Bi ekitaldiak Garaia Gunean egin dira. Bertan izan dira Iosu Zabala errektorea, Ino Galparsoro alkatesa eta Patxi López lehendakaria, beste batzuen artean.
240 neska-mutiko bildu ziren danborradan eta ikusle asko izan zituzten; pena eguraldiarena.
Erretiratuen Eguna ospatzen dute gaur herriko nagusiek eta lagun eta ezagun zaharrekin berraurkitzeko eguna izan dute. Bestalde, emakumezko eta gizonezko nagusienei aurreskua dantzatu eta opari berezia eman diete.
SUDC elkarteak antolatuta doke txapelketan ibili dira herriko gazteenak. Goizean izan den giro ederrarekin, pena izan da hain gazte kopuru gutxi hurbildu izana.