Plenoak onartu ditu kaleko salmentan aldaketa batzuk: adibidez, produktuak faltsututakoak badira, Udaltzaingoak erretiratu ahalko ditu.
Garaiak eskaera “urgentziazko izaeraz” aurkeztu du, etorkizunari buruz hartu beharreko erabakiak “lasaitasun minimo batez hartu ahal izateko”.
Aritz Arrieta zinegotziak Udal Gobernuari sektore horretan “gehiago egitea” eskatu dio. Bilduko Maider Morras zinegotziak erantzun dio plan bat badagoela martxan.
Udal-plenoak bihar bozkatuko du Kaleko Salmentaren Ordenantzan aldaketak egitea. Onartuko bada, baimena duen saltzaileak transmititu ahalko dio bere izatezko bikoteari saltzeko baimena. Bestalde, faltsifikatutako produktuak egongo balira, Udaltzaingoak erretiratu ahalko lituzke.
Besteak beste, Garaia Berrikuntza Guneari 47.000 euroko ekarpena egitea, aparkatzeko TAO behin betiko onartzea, Mendekotasun Planari buruzko bi mozio eta Komertzioa eta Turismoa bultzatzeko mozio bat.
Horretarako, Udal Kontseilu Sektorialaren Arautegi proposamena jasotzen duen mozioa aurkeztu dute udaletxean, hurrengo plenoan eztabaidatzeko.
Inazio Azkarragaurizar alkateak erantzuna eman die lau herritarrek Mondraberriren bitartez egin dizkioten galderei.
Iker Retes, Rakel Kintana, Jabier Isturiz eta Mikel Parra arrasatearrek parte hartu dute gaurko inkestan.
Udalak lehiaketa irekia antolatu zuen, hain zuzen, proiektuaren idazketa teknikoaz eta obren zuzendaritzaz arduratuko den enpresa aukeratzeko. Aurkeztutako enpresa guztien proposamenak aztertu ondoren, Udalak Ebrotec enpresari esleitu dizkio bi zeregin horiek
Euskal Herria ezin da ulertu aniztasun hori aintzat hartu gabe, ezta ere kontuan hartu gabe urteetan zehar beste herri eta nazioetan jatorria duten euskal herritarrek gure herria eraikitzeko beraien eguneroko lanaz, ahaleginaz eta sakrifizioaz egindako ekarpenak.
Baina obrek errekaren bide naturala aldatu zuten, eta ondorioz orain ez dago argi muga zehazki non dagoen. LKS-k mugaketa bat proposatzen du, eta bi udalek begi onez ikusten dute.
Badira urte batzuk NBEk martxoaren 8 EMAKUMEEN ESKUBIDEAK eta EMAKUME eta GIZONEN arteko berdintasunaren EGUNA izendatu zuela, zehatz mehatz 1975an, urte hori emakumeen urtea izan baitzen.
Intxorta 1937 elkartearen ekimenez, Udal-plenoak onartu du “Maisu Arano” kaleari “Arano eta Garcia maisu-maistrak” izen mistoa jartzea. Elkarteak azaleratu du Teresa Garciak egindako lan handia.
Izen aldaketarekin nahi da Teresa Garciak (Felix Aranoren emazteak) egindako lan handia errekonozitzea. Horretarako, Udalari mozioa aurkeztuko diote Julia Monge eta Juan Ramon Garai arrasatearrek. Plenoak aldaketaren inguruan bozkatuko du.
Gipuzkoako Ingurumen diputatuak Bruselan hitz egingo du martxoaren 7an.
Bilduk eta Aralarrek aurkeztutako mozioaren alde bozkatu du EAJ-PNV-k ere. PSE aurka. Estrasburgoko Tribunalak doktrinaren aurkako sententzia loteslea eman du, baina espainiar estatuak ez du bete.
Arrasatek dei egiten die Kurduar Herriari elkarrizketaren bidea euts diezaion. Era berean, Turkia Europar Batasunean ez sartzea eskatu du, gatazka demokratikoki konpondu arte.
Bilduko ordezkari eta zinegotziak arrazoi pertsonalak argudiatu ditu. Josebe Landaluzek Bilduko zerrendako kide zen, eta lekukoa hartuko dio.
Asteazkenero, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara, Gazte Bulegoan. Hortaz gain, Udalak herritarrei hondakinen kudeaketaren inguruan galdetuko die.
Balizko proiektu horiek gauzatzeko, Arrasateko Udalak diru-laguntza eskatu dio Debagoieneko Landa Eremua Garatzeko Elkarteari. Lehentasun bezala jarri du Potxotxo errekatxoan lanak egitea.
2011ko Korrikako edizioan euskal presoen argazkiak erakutsi izanagatik, terrorismoa goraipatzea leporatzen diete arrasatear bati eta bergarako beste hiru pertsonei. Honen ondorioz, 2013ko otsailaren 4an Audientzia Nazionalera joan beharko dute guztiek deklaratzera.
Udal-ordezkariek adierazi duten bezala, “herritarrek gugandik informazioa zuzen-zuzenean jaso dezaten nahi dugu hondakinen arazoari buruz”.
Udaleko Gobernu Taldeak atzo onartu zituen hautaketa prozesuko oinarriak. Informazio gehiago BAZen eta Udalaren webgunean.
Udal Gobernuak eta plataformak gai ekonomikoez, ingurumenaz,… eztabaidatzen dute.
Arrasatearrentzat intereseko agiria da Plan Orokorra, Arrasatek herri ikuspegitik etorkizunean izan dezakeen norabidea azaltzen duelako.
Plenoak onartu ditu Plan Orokor berrirako irizpideak. Plenoan, bi gai izan dira zeresan gehien eman dutenak: Kanpazarrako harrobia eta Etxe Txikiak.
Zinegotzi eta zuzendari zereginak uztartuko ditu printzipioz. Gasteizko Gobernuko lana asteartean hasiko du.
Aurtengorako presupuestoak onartu ditu berriki udalbatzak. Inbertsioen artean, 415.000 € bideratuko dira argiterian, ur-sareetan eta bide publikoetan.
Udalak abenduaren 21ean ordainduko die abenduko nomina langileei, urtarrilaren hasieran ordez. 2013an ere aurreratuko dizkie nomina bi.
Horretarako, Udala zona honetako bizilagunekin, dendariekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batuko da, hain justu, proiektua aurkezteko eta ideiak jasotzeko.
Lehentasunak berretsi ditu: Ongizatea, Parte-hartzea, Enplegua, Euskara eta Kultura, Mugikortasuna eta Hondakinen kudeaketa arduratsua. Ildo honetan, Ibai-Arterekin duen hitzarmenari eutsiko dio, doako OTA jarriko du Eskola Politekniko inguruan,…
“Lanean gabiltza eta ahalegintzen ari gara Udala ahalik eta ondoen gestionatzen” ziurtatu dute gaur alkateak eta Ogasun zinegotziak. Udalak Estatuari ordaindu behar dion Kupoarekin ere bankuei zor zaiena ordaintzen da. Bestalde, Udalak Foru Fondoari milioi bat euro zor dio. BEZ zergaren igoerak,… arka publikoaren egoera okertu du.
ARRASATEKO EA-KO HIRI BATZARRA
Bilduk adierazi du helburu nagusia dela "herritarrek eta bereziki gazteek etxea izateko daukaten eskubidea garantizatu nahi izatea". EAJ-PNVrentzat %50eko aplikazioa "desorekatua" da.
Udalbatzak aho batez onartu zuen atzo euskalgintzarekin akordioa sinatzea. Helburu nagusia da euskararen erabileraren normalizazioa.
Plenoak onartu du ere Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga ez igotzea. Bai, ordea, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (%2).
Udal-ordezkariek Kurtzetxikiko proiektuak aurkeztu dituzte. Bertako 60 hektarea publiko bideratu egingo ditu “langabeziari irtenbide bat emateko”, aisialdi-gune garrantzitsuagoa izateko, basoa berreskuratzeko,…
Udalbatzak aho batez onartu du berriki Naturtzaindia elkarteak aurkeztu dion proposamena.
Arrasateko Bilduk eta Aralarrek aurkeztutako mozioaren alde bozkatu du EAJ-PNV-k. PSOE aurka.
Plenoak begi onez ikusi du Arrasateko natur guneen egoera hobetzea.
Ez dute sekula, inoiz, halakorik egin preso batekin. Eta ulertezina da alde humanitariotik zentzua topatzen saiatzen den edonorentzako.
Ekin Emakumeen eta Udalaren laguntzaz.
Minbizia diagnostikatu eta ezkerreko giltzurruna kendu ziotenetik genekien bere osasun egoera larria zela. Iosuk bizi arteko kontrola eta tratamendua behar dituela. Ordutik zazpi urte pasa ditu Iosuk, espetxeko baldintza gogorretan, bere gaitzari aurre egin guran…
Udalek salatzen dute Gasteizko Gobernuak SPRILUR-en bitartez abiarazitako industriguneen fusio programa.
Aldundiak planteatu berri du biltegiak egitea itxitako harrobietan eta itxitako zabortegietan, hain zuzen, konpostatu ezinezko materiala bertan tratatzeko eta depositatzeko.
Juan Ramon Garaik (Intxorta 1937-ko ordezkari) PSOEri zera galdetzen dio: “Alderdi bezala kereila aurkeztu dezakezunez, zergatik ez duzu oraindik aurkeztu?”
Udalak samina adierazi nahi die AHT-ko langile ohiaren hurbilekoei. Enpresei dei berezia egiten die "lan segurtasun eta osasunari buruzko Araudia zorrotz bete eta betearaz dezaten".
AHT-arentzako obren istripu hilkorragatik.
Hizlariak parte hartuko du espazio publikoetako hiletetan, baldin eta hildakoaren familiak hala eskatzen badu.
Hortaz gain, Udala atxikitzen da larunbateko Euskal Herriko Martxa Nazionalera, eta uztailaren 25ean Nafarroako bandera jarriko du udaletxean.
Bilduk adierazi du Atez atekoaren aldeko apustua egin duela “gehien birziklatzen duen bilketa” delako. Aralarrek ere baietz bozkatu du. EAJ-PNV eta PSE-k aurka.
Atez Atekoaren aurkako plataformak protesta zaratatsu bat egin du. Arrasate Garbik eskatu du gaia mahai gainean uztea irailera arte. Ekologista Martxan taldeak Atez Atekoa defendatu du.
Ingurumen teknikariak, Josu Peredak, hauxe azpimarratu du: “Ez dago, norberari halako esfortzu txikia eskatuz, ingurumenean hain eragin positiboa duen herritarren ekarpenik”.
Amaia Larrańagak, Ongizateko zinegotziak, zehaztu du gizarte-laguntzak jasotzen dituztenen %70 hemen jaiotakoak direla. Neguko Aterpeari dagokionez, 44 pertsonek erabili behar izan dute. Beharrezkoa bada, Udaleko Gizarte Zerbitzukoak “prest gaude diru-laguntza gehiago bideratzeko” herritarren beharretara.
Prentsaurrekoan Udal Gobernuak erronka nagusiak ere azaldu ditu. Azpimarratu du Gizarte Zerbitzuen, Atez Atekoaren eta Parte-hartzearen garrantzia.
Gobernu Batzordeak adierazi du Mugikortasuna bere erronka nagusietako bat dela. Ospitale inguruan, aurreikuspenen arabera, 204 aparkaleku egongo dira 2014an.
Astelehenean Udal Gobernuak lan-urte honen balorazioa egingo du. Asteartean litekeena da udalbatzak Atez Atekoa onartzea.
Udal-ordezkaritzak (Bilduko 7 zinegotzi) eskertzen du martxan parte hartuko dutenen laguntza. Martxarako tiketak Bengoan eta Iratin lor daitezke.
Hortaz gain, auzo bakoitzeko 10 juntakideak nortzuk diren zehaztu da. Auzo-alkate denak Bildu ingurukoak dira, Santamainakoa ezik, PSE ingurukoa baita.
Bere hitzetan, sistema berria “atzera pauso bat da osasunarentzat, erosotasunarentzat eta efizientzia ekonomikoarentzat”.
Hirurak Bildukoak dira: Ander Rodriguez, Goizane Arana eta Amaia Larrańaga.
Koalizioak 4.415 boto jaso ditu momentuz, zenbatutakoen %45,52. Bigarren indar politikoa EAJ da, %19,76rekin. Jeltzaleek eta sozialistek 4 zinegotzina lituzkete, Aralarrek eta PPk, berriz, bana. Ezker Batuak ez luke ordezkaritzarik izango.
Koalizioak 3.377 boto jaso ditu momentuz, zenbatutakoen %44,54. Bigarren indar politikoa EAJ da, %20,11rekin. Jeltzaleek eta sozialistek launa zinegotzi lituzkete, Aralarrek eta PPk, berriz, bana.
1- Erdialdean Gaztegune bat egitea. 2- Gizarte Zerbitzuen bulegoa Zerrajerara eramatea. 3- Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroa Arrasate Pasealekura eramatea. 4- Erguingo igogailu publikoa altuagoa egitea.