Ohorezko Erregionaleko taldeak entrenamendu zorrotza egin zuen atzo, biharko partidu erabakigarriari begira. “Lutxo” Iturrino entrenatzailea jokalarien gainean izan zen, zuzenketak eginez. Dueñas, Losada eta Txonan baja izango dira. Beste guztiak prest!
26 urte betetzearen “aitzakia” hartuta, egungo zein iraganeko jokalari eta entrenatzaileak elkartuko dira uztailaren 6an.
Maila mantentzea jokuan izango du zapatu arratsaldean Mondrak Ondarroako Aurreraren kontra Mojategin. Ligako azken jardunaldian erabakiko da zuri-moreak datorren urtean Ohorezko Erregional mailan izango diren edo ez.
Mondraren 100. urteurrena ospatzeko, Mondra eta Realeko futbol jokalari arrasatearrak bildu ziren atzo, Iñaki de Mujikarekin batera. Anekdota eta oroitzapen bereziak izan zituzten berbabide eta Mikel Gonzalezek, asteburuan Mojategira joateko deialdia luzatu zien herritarrei.
Horretarako Realean eta Mondran ibilitako zenbait jokalari eta jolari ohiren hitzaldia izango da Iñaki de Mujika kazetari beteranoaren gidaritzapean gaur arratsaldeko 19.00tan Kulturateko areto nagusian.
MONDRAren zozketako irabazleak
ZENBAKI SARITUA MONDRAREN PARTIDUAN
Markel Gonzalez eta Julen Zaitegiren golek jaitsiera postuetatik irtetzeko garaipena eman zioten talde sarrailagileari. 31 punturekin liga amaiera arte mailari eusteko borrokan jarraitu beharko du Mondrak.
Denboraldia bukatzeko bost partidu falta direnean derrigor irabazi beharra dauka Mondrak maila mantendu nahi badu. Bost finaletan lehena domekan izango dute Lutxo Iturrinoren mutilek Berioren kontra Mojategin.
Uztailaren 5ean jokatuko da. Mondrako Zuzendaritzak atzo lortu zuen partidu hau adostea Realarekin Donosian.
Norgehiagoka igande arratsaldean jokatuko da, 16:30etan hasita. 2. Nazionaleko neskak Logroñora joango dira zapatuan.
Arrisku puntuetatik aldentzeko Touringen kontrako partidua irabazi beharko du Mondrak zapatu arratsaldean Oreretan. Neskek ere garaipena beharrezkoa dute, eta helburu horrekin Zarautz hartuko dute etxean datorren igandean. Zuzendaritzak deia egiten dio jendeari, Mojategira joateko.
Bihar (ostirala) gauean ospatuko da. Bikoteek izena eman beharko dute gaueko 22:15ak baino lehen.
16 urteko arrasatearrak talde txuri-urdinarekin debutatu berri du lagunarteko partiduan. Gainera, Euskadiko 18 urtez azpiko selekzioak entrenamenduetara konbokatu du. Baita Mondrako Naiara Lete ere.
UDA bigarren zatian nagusitu da 67. minutuan sartutako golari esker. Giro polita egon da Mojategiko harmailetan.
Lutxo Iturrinoren ekipoak bi gol sartu ditu: Urrak lehena eta Zabaletak bigarrena.
Aurre-denboraldiko partidua izanda, taldeek erritmo falta somatu zuten. Markel Krespok egin zuen gure taldearen gola. Arauzko denbora banako berdinketaz bukatu zen.
Entrenatzaileak eta Zuzendaritzak azpimarratu dute “ALDAKETA POLIKI-POLIKI egin behar” dela. Iturrino eta "Arkotxa"ren aurkezpena egin dute Mojategin.
Barakaldo Bigarren B mailara igo delako eta Eibarreko filiala desagertzear dagoelako. Dena den, hilaren 30ean konfirmatuko da dena.
16 urte daramatzate bazkari hau ospatzen.
Gaur, astelehena, Ezohiko Batzar Orokorra ospatuko dute Kulturaten. Hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da lehen deialdian, eta 19:00etan bigarrenean.
Azkargortaren mutilek 2 eta 0 galdu dute Beti Gazte azkenaurreko sailkatuaren kontra, gaur arratsaldean jokatutako partiduan. Emakumeek etxean berdindu dute Intxaurdiren aurka, eta lidergoan jarraitzen dute.
MONDRAK ESTROPOZO
Aitor Lopez Rekartek egin du ohorezko sakea. Andoni Azkargortaren mutilak 2-0 aurreratu dira, baina Euskadik buelta eman dio lagunarteko partiduari.
Denboraldi honetan Mojategin jokatzen zen azkena, agurren partidua izan zen. Rubenek eta Muxik merezitako omena jaso zuten partiduaren hasieran. Bestalde, Keixi jokalariaren aitaren heriotza zela eta, minutu bateko isilunea gorde zen
Klubeko Zuzendaritzak Andoni Azkargorta fitxatu du, orain bi urte Mondrako Preferenteko bigarren entrenatzaile izan zena. Gaur egungo entrenatzailea, Igor Gordobil, UDAra itzuliko da eta Aretxabaletako ekipoa Igor Arenazarekin batera gidatuko du
Preferenteko mutilak Touringen kontra neurtu ziren larunbatean Errenterian, 2-0 irabazi zuten partidu oso ona jokatu ondoren. Neskak etxean Arizmendiren kontrako derbian 13 gol sartu zituzten bat ere ez jaso gabe. Bestetik 2. erregionalekoak ere beste 6 gol sartu zizkioten Dunboa taldeari garaipena lortuz.