Bi ekitaldiak Garaia Gunean egin dira. Bertan izan dira Iosu Zabala errektorea, Ino Galparsoro alkatesa eta Patxi López lehendakaria, beste batzuen artean.
MUSIKA DOINUAK irailaren 10 eta 18 bitartean
Dagestango eta Indiako dantza-talde bana aritu da Monterronen gaur gauean.
Indiako Panghat-ek eta Lezginka errusiarrek emanaldia eskainiko dute, gaueko 22:30etan
Harreman erakundearen eskutik herrialde behartsuetako proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera izan da Kulturaten. Guztietan helburua, familia eta komunitateentzat bizitza duinagoa lortzea da.
Kulturaten egin zuten Bihar jaio nintzen dantza ikuskizuna.
Deba bailarako udal bibliotekek udarako irakurketen proposamena egin dute.
28 artelanek osatzen dute Harresi Aretoan dagoen erakusketak eta bertan izango dira ekainaren 17ra arte. Gaur zabaldu dituzte lehenengoz ateak arratsaldeko 19:00etan.
Tropikora bidaiatzeko aholku praktikoak hitzaldia eskaini du gaur Mikel Sanchez Larrialdi Zerbitzuetako arduradunak. Tropikora joaterakoan hartu beharreko neurriak eta zenbait aholku eman ditu bertan.
TROPIKORA BIDAIATZEKO AHOLKU PRAKTIKOAK
KULTUR EKITALDI UGARI EKAINEAN ZEHAR.
Emakume Txokoak antolatuta, Ester Bellver antzezleak ProtAgonizo bakarrizketa aurkeztuko du maiatzaren 26an Kulturaten. Bizitza baten kontaketa pertsonala da; inteligentzia, min, umore eta zertzelada garratzekin.
Arrasatek hiri gutuna jaso zuela 750 urte betetzen direla eta antolatutako hitzaldi sortari atzo eman zioten amaiera Toti Martinez de Lezeak eskaini zuen “1448. Arrasateko Erreketa” hitzaldiarekin. Interesa piztu zuen honek eta aretoa jendez lepo izan zen.
“Arrasateko gaztelua eta hiribildua” hitzaldia izan da gaur arratsaldean Ana Isabel Ugalde historialaria eta Mertxe Urteaga arkeologoaren eskutik.
Anabel Ugalde historialari arrasatearrak herriko Hiri-gutuna irakurri eta azaldu du gaur arratsaldean Kulturaten. Honek herritarrak jauntxoen boteretik askatu zituela azaldu du hitzaldian zehar.
Ekitaldia goizeko 12:00etan izan da Kulturateko klaustroan, eta bertan Usurbilgo margolariarekin batera Ino Galparsoro alkatea egon da. Hilabete osoan ikusgai egongo diren lanak Gesalibarko erietxeko gaixoek egiten zuten 'Globo Rojo' aldizkariaren pasarteetan oinarrituta daude.
Aingeru Epaltza idazle nafarra izan da gaurko literatur solasaldian. Bertan bere “Tigre ehizan” liburua ekarri dute gogora eta irakurleek beren galderak zuzendu ahal izan dizkiote egileari berari.
BI ANAI: KOMUNEKO PAPEREAN POESIA MUSIKATUA(bideoa)
Atzo Patricia Casajus eta Nestor Moreno izan ziren Kulturaten meditazioaren gainean berbetan. Jende ugarik erakutsi zuen gai honekiko interesa eta jakinmina.
BIHAR MEDITAZIOAREN GAINEKO BIGARREN SAIOA
'Todo Vale' nobela beltzaren aurkezpena egin du arrasatearrak originaltasun eta umorezko zenbait zertzeladaz. Irrati-broma bat amesgaiztoan bihur daiteke irakurlea hasieratik harrapatuko duen trama honek.
Katalunia eta Kubako kontu kontalariek emanaldia eskaini dute “Festival Internacional de la Oralidad” delakoaren barruan, goizeko 11:00etan hasita. Arratsaldean saio berri bat egongo da, 19:30etatik aurrera Nora Lua eta Luciano Federikoeren eskutik.
Gaur goizean Kulturaten emandako prentsaurrekoan Oihana Aranburu zinegotzia, eta Kultura saileko burua de Jon Garai egon dira. Momentuz bost ekitaldi antolatu dituzte, lehenengoa apirilaren 21erako.
IPUIN KONTAKETA KULTURATEN
Mundu zabaleko istorioak kontatuko dizkiote publikoari.
Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da eta dagoeneko jakitera eman duten egitarauaren barruan, herritarrei Afrika kontinentea hurbiltzeko erakusketa bat izango da.
LITERATUR SOLASALDIEN EGUTEGIAN ALDAKETAK
Hilaren 28ra arte Birbira izeneko erakusketa izango da Kulturaten. Inguruan aurki dezakegun zaborra beste era batera birziklatuta lortutako “sormen lan” original eta koloretsuak aurki daitezke bertan.
Kulturate, Amaia Antzokia eta Kultura-Gida zerbitzuen inguruan 'Gizaker encuestas' enpresak egindako ikerketaren berri eman dute gaur goizean Kulturaten eskainitako prentsaurrekoan.
Tankera guztietako zentsurak salatzea eta borrokatzea, herrialde baten zentsura jasan izan dituzten artistei babesa erakustea eta iritzi publikoa arazo honekiko sentikor bihurtzea dira, besteak beste, Zentsura At! erakusketaren helburuak.
BERTAN BEHERA "Euskararen jatorrizko sustraiak" HITZALDIA
Fermin Leizaola etnografo ezaguna izan da gaur Kulturaten. “Artzaintza Euskal Herrian” izeneko hitzaldia eskaini du bertan, Santamas Komisińuak antolatutako mahainguru sortaren barruan. Bertan, artzaintzaren jardueraren hasiera eta gaur egungo egoera azaldu dizkie bertaratutakoei.
Gaur eman zaio Santamasetako egitarauari hasiera eta “Emakume baserritarra belaunaldiz belaunaldi” hitzaldia izan da ateak zabaltzen lehena. EBEL, Emakume Baserritarren Elkarteko hiru partaide izan dira emakume baserritarrak jasan duen bilakaera azaltzen.
“Finala irabazteko ez da nahikoa lau bertso on botatzea”.
Gurean izan da gaur ere Jürgen Wolf Donostiako Tandem fundazioko kidea. Gurasolagunek antolatutako bigarren hitzaldi honetan, guraso erdaldun edo euskaldun berriek euskaraz berba egitean, beldurra galtzeko teknika eta aholkuak eman ditu Wolfek.
Zahar Berrik, Gurasolagun ekimenaren barruan, “Arrasate gurasoak, nola transmititu umeei euskara erabiltzeko arrazoiak” hitzaldia izan da gaur arratsaldeko 18:30etan Kulturaten. Hizlaria Jürgen Wolf, Donostiako Tandem fundazioko kidea izan da eta zenbait zalantza argitu eta aholkuak eman dizkie guraso zein aitaita-amonei.
JÚRGEN WOLFF-ek euskararen inguruan jardungo du KULTURATEN
Arrasate Musikalen KONTZERTUA eta KALEJIRA OSTIRAL HONETAN
Hezkide Eskolak, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, Gizarte Trebetasunaren Gaineko Ikastaroa antolatu du. Hiru saiotan eskainiko da, azaroaren 17an, 18an eta 19an izango direnak. Bihar, osteguna, izango da izena emateko azken eguna. Beńat Solaberrieta, Hezkide Eskolako langileak, eman digu ikastaroaren xehetasunen berri.
“Wildlife Photographer of the Year” lehiaketako fotorik ikusgarrienak disfrutatu ahal izango dira doan.
Sexuak eta politikak elkarrekin dantzatuko dute ikuskizun honetan.
Gaur 19:00etan mahaingurua egongo da Kulturaten
Santa Marinako auzo-liburutegian ipuin kontalari saioa izango dute ostegunean, hilaren 29an, arratsaldeko 17:30etan. ‘Bidaian’ izeneko ikuskizuna, Lur Korta eta Izaskun Mujikaren eskutik.
ETXEKO OSPITALIZAZIOAri buruzko HITZALDIA
Ana Ugalde, 2009ko Euskal Herria Mugaz Gaindiko antolatzailea
Zapatu honetan bibliotekaren eguna ospatzen dela eta, mundu osoko liburutegiek egitarau ezberdinak prestatuko dituzte, baita Arrasatekoak ere. Udal liburutegiak, ‘Sommer jaunaren istorioa’ antzerki lana eskaini du gaur Kultur Aten.
GIZARTE TREBETASUNAREN gaineko IKASTAROA
SURF IKASTAROA gazteentzat
Gaztelerazko solasaldien hasiera izan da gaur eta bertan, Francisco Umbralen Mortal y rosa liburuaren inguruan mintzatu dira.
Aurkezpen ekitaldia goizeko 9:30etan hasi da. Ino Galparsoro Arrasateko alkatearekin batera, Ana Isabel Ugalde eta Jon Ander Ramos egon dira. Nazioarteko Mintegiaren VI. edizioa datorren ostegunera arte luzatuko da, eta bertan Euskal Diasporari buruz jardungo dute besteak beste.
Mintegia bihar, etzi eta etzidamu ospatuko da, Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian, goizeko eta arratsaldeko saioak eginez. Bertaratzea librea eta doanekoa izango da.
Nazioarteko mintegia Arrasaten ospatuko da aurten, urriaren 20, 21 eta 22an. Inaugurazio ekitaldia goizeko 9:30etan izango da, eta bertan Ino Galparsoro Arrasateko alkatearekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetarako eta Turismoko zuzendari nagusia den Agustin Arostegi egongo da.
Atzo arratsaldeko 19:00etan Kulturaten izandako hitzaldian, Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistak izan ziren. Bertan, historian zehar Euskal Herriko paisaiak izandako garapena azaltzeaz gain, etorkizunari begira, hau nola ulertu eta ezagutzeko zenbait datu eman zizkieten bertaratutakoei.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, Ińaki Galdosek (Kanpo Ekimen eta Kiroletako Diputatua), Ana Isabel Ugaldek (EHUko Artearen Historia irakaslea) eta Joan Ander Ramos Martinezek (EHUko ikertzaile kontratatua) hartu dute parte.
Zortzi urte igaro dira dagoeneko Arrasateko Liburutegian literatura solasaldiak antolatzen direnetik. Hiruhilabetero hiruna liburu proposatzen dituzte, bai euskaraz eta bai gazteleraz. Behin irakurrita, taldean lantzen dira, solasaldietan, alegia. Urriaren 15a arte dago epea zabalik, nahi duenak izena eman dezan.
Izena emateko epea zabaldu da
Joan den zapatuan amaitu zen Kulturate akustikoa kontzertu saila eta antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute. Musika akustikoa izan den iraileko lau egunetan bost talde ikusi ahal izan ditugu taularen gainean.
Nazioarteko albiste agentzia ezagunak munduan azken bost urteotan hartutako irudi onenen aukeraketa ekarri du Kulturatera. Irailaren 12tik urriaren 18ra egongo da ikusgai.
Atentzioa deitu zuen armeniarren musika-tresna batek (zurna izenekoa): ateratzen zuen soinua euskal albokaren soinuaren oso antzekoa zen. Gauteng eskualdeko afrikarrek abilitate ikusgarria erakutsi dute.
Folklore jaialdian atentzioa deitu zuen, adibidez, ze antzekoak diren armeniarren zurna musika-tresnaren soinua eta euskal albokarena.
Bisatuak lortzeko izandako arazoak direla medio, iragarritako taldeak -Sri Lanka- ezin izango du uztailaren 21en Monterronen egon. Euren ordez Armeniako NAIRI Folklore taldea arituko da.