Josu Larreategiren mutilek partidu ona egin zuten zapatuan Mikeldi txapeldunaren kontra. Lehia guztian atzetik joan arren, minutu baten faltan markagailua berdintzea lortu zuten, baina azken txanpan bilbotarrak hobeak izan eta garaipena eskuratu zuten.
Azpimarratzekoak dira Martxel Balanzategiren 20 puntuak eta Paul Isasaren 12 erreboteak. Hurrengo partidua denboraldiko azkena izango da, liderraren aurka.
Ointxek Leintz Eskola Kirolarekin elkarlanean antolatzen duen ekimen honek 14 urte beteko ditu aurte. Goiz eta arratsaldez, neska-mutikoak nor baino nor izango dira Lau Bide plazan.
Kadete eta infantil mailako taldeek ezin izan zuten asteburuan Gipuzkoako txapela irabazterik izan. Mondragon Unibertsitateak ere galdu egin zuen Bide Bide Donostiaren aurka jokatutako partiduan.
Mondragon Unibertsitateak bolada onari jarraipena eman nahi dio zapatuan Bide Bide Donostiaren kontra. Ointxe!-ko kadete eta infantilek ere Gipuzkoako txapela jantzi dezakete asteburuan jokatuko diren final desbedinetan.
Partidu txarra egin arren 19 puntuko aldearekin irabaztea lortu zuen Mondragon Unibertsitateak. Liga amaiera gero eta gertuago dagoen honetan emaitza aldetik hobekuntza nabaria eman du Josu Larreategiren taldeak.
Ointxe! Saskibaloi elkarteak bilera egin zuen atzo, elkartearen egitura indartzeko boluntarioak lortzeko.
Arrasateko saskibaloi elkarteak azalduko du elkartearen funtzionamendua zein den eta ondoren, zuzendaritza taldea eta laguntza taldeak indartzeko eskaera egingo du.
Autocares Artieda taldearen aurka arituko dira lehian Josu Larreategiren mutilak, arratsaldeko 18:15etatik aurrera. Lidergotik bi puntura dago talde arrasatearra une honetan.
Gipuzkoako Junior mailako selekzioak nagusitu ziren atzo, Arabaren aurka. Emakumezkoak, 76-56ko emaitzarekin lortu zuten garaipena. Gizonezkoak berriz, 71-67 gailendu ziren.
Bizkaitarrak 69-80ko emaitzarekin gailendu dira. Arabarrak berriz, 63-59ko emaitza lortu dute beraien alde. Zapatuan eta domekan ere txapelketarekin jarraituko dute.
Abenduaren 6tik 9ra bitartean luzatuko da jubenilen txapelketa. Partida guztiak Iturripen jokatuko dituzte, goizez.
Talde arrasatearra 88-70ko emaitzarekin nagusitu da markagailuan Paduraren aurkako norgehiagokan. Une honetan, sailkapenaren 4. postuan daude Josu Larreategiren mutilak, 17 punturekin.
Aurreko asteburuan, La Peñaren aurka puntu bateko aldeaz galdu ostean, garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira Josu Larreategiren mutilak. Hitzordua, zapatuan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Iturripen.
Oso parekatuta aritu arren, 71-70ko emaitzarekin gailendu da La Peña taldea arrasatearren aurkako norgehiagokan
Josu Larreategiren mutilek garaipenaren bidera itzultzea izango dute helburu, aurreko asteburuan, Zarautz taldearen aurka galdu ostean. Hitzordua, zapatuan, hilaren 24an, arratsaldeko 20:20etan izango da.
Saskibaloi elkartearen jardun nagusia kiroldegietan gauzatzen da, astean zehar izaten diren hainbat entrenamendu saio eta asteburuetako norgehiagokatan. Ondotxo dakite hori zaletuek eta Iturripe eta Musakola kiroldegietan aritzen diren kirolzaleek. Oraingo honetan, Arrasateko saskibaloi elkarteak bere taldeak plazara atera nahi izan ditu denboraldi berriari jarraitzaile eta babesleen aurrean hasera emateko.
Mikeldiri Iturripen irabazita (73-57), Josu Larreategiren gizonek denboraldia amaitzeko 3 partiduren faltan matematikoki lortu dute kategoriari eustea. Seniorrek porrota jaso dute, 73-91 Beiztinberriren aurka.
SASKIBALOIKO MU-K GALDU
Ostiralean Urdanetaren aurka bertan behera utzitako partidua jokatu zuten Iturripen, eta 82-64 mendean hartu zuten Iruñako taldea. Zapatuan, baina, ezin izan zuten UPV Araba garaitu (97-67). Juniorrek Euskal Ligako bigarren garaipena erdietsi dute.
Asteburu honetan finalerdia jokatuko dute Easoren aurka. Larunbatean partidua goizeko 12:00etan izango da Iturripen, bueltako berriz igandean 10:00etan Bidebietako kiroldegian. Lehen taldeak etxean jokatuko du zapatuan, 18:00etatik aurrera Ardoiren kontra.
Talde gaztea den arren, Ointxek 8-0-ko partziala sartu dio Mikeldiri.
Aitzakirik gabeko porrota nafarren barruko joku ezinhobearen aurrean. Barruko jokalariek ez zuten asmatu eta eskerrak, gutxienez, kanpoko jokua ongi saiatu zela, horrela deskantsura artean bizirik irauneraziz. Igor eta Paul falta zireneko ustea dugu.
Mondragon Unibertsitateak garaipen erabakigarria lortu zuen atzo Gasteizen: Leclerq 77 – MU 85. Ekipokoek eta Arrasatetik joandako zaletuek pozarren ospatu zuten. Iñaki Merino entrenatzailearen taldeak esku-eskura dauka EBA liga. Hurrengo partiduak (historikoak) Iturripen.
Mondragón Unibertsitatea, Berri Otxoa taldeari gailendu zitzaion norgehiagoka aparta burutuz. Zazpi jokalarik hamar puntu baino gehiago lortu ahal izan zuten.