Euskalmetek jatikera eman duenez datozen egunetan zehar luzatuko da azken aste honetan izan dugun eguraldi penagarria. Datozen egunetan izango den ipar haizeak giro euritsu eta grisa jarriko du domekara arte.
Arrasate Zero Zabor taldeak maiatzerako antolatutako ekimenen artean, HUHEZIko ikerlariak Egungo bizimoduaren oraina eta etorkizuna ulertzeko oinarrizko klabe batzuk hitzaldia emango du bihar, eguaztena.
Aintzane Oiarbide Bergarako PNVko bozemaileak atzo esandakoaren arabera, zabor bilketa zerbitzuaren esleipenari jarritako errekurtso batek geldiarazi du atez atekoaren proiektua.
Mankomunitateko arduradunek dendetako kartoia batzeko proban izango den trizikloa aurkeztu dute gaur goizez Bergaran. Ekimen honekin Debagoienean kartoi bilketan dauden arazoak konpondu eta gasen isurketa murriztu nahi da.
ATEZ ATEKO ZABOR BILKETAREN INGURUKO SOLASALDIA
Atzo egun eguzkitsua izan ostean, bazirudien hotzak alde egingo zuela, baina iragarpenek diote gurekin jarraituko duela. Euskalmetek dio bihar elur-kota 100 eta 300 metro bitartean kokatuko dela.
Irailaren 5etik (larunbata) 12ra, Gasteiz eta Bilbo arteko AHTren ibilbidean zehar Fomento Ministeritza burutzen ari den lanak zeharkatuko ditu oinezko martxa batek. Igandean Urbina eta Arrasate arteko bidea egingo dute ibiltariek.