Bi ekitaldiak Garaia Gunean egin dira. Bertan izan dira Iosu Zabala errektorea, Ino Galparsoro alkatesa eta Patxi López lehendakaria, beste batzuen artean.
Bi ekitaldiak Garaia Gunean egin dira. Bertan izan dira Iosu Zabala errektorea, Ino Galparsoro alkatesa eta Patxi López lehendakaria, beste batzuen artean.
ITPrekin batera, teknologia horretan izandako azken aurrerakuntzen berri emango du
Ferrán Adriá buru dute
Donostian, bi urtez behin ospatzen den Symposium-ean
Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek bultzatuta
Saritutako ideiak arlo ezberdinei buruzkoak dira: enpresa mundua, landa-gunea, gazteria, aisialdia eta kirola.
Estatu espainiarreko unibertsitate publiko bakarra da
Mondragon Unibertsitateko ikastaro batean hartu dute parte
99 neska-mutilek errekonozimentua jaso dute.
Ivan Gallego irakasleak, gainera, “Arrasateko ibilgailu elektrikoa. Etorkizunerako lankidetza-proiektua” izeneko hitzaldia eskaini zuen atzo. Ekitaldian Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek diplomak jaso dituzte.
Tartean Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea izan da.
Bilduma hoberenaren saria Iñigo Arriaranen “errugbilariak” eraman du.
MUk iaz Oñatiko kanpusean enpresa-ikasketak egin zituzten ikasleei diplomak banatu zizkien
Masterra gutxienez bost urteko esperientzia duten profesionalei bideratuta dago, eta ospe handikoa da. Profesionalen eta zuzendaritzetako kideen gaitasunak hobetzea da ikastaroaren xedea, eta 520 ordu izango ditu.
Jose Luis Korta eta Iñaki Perurena euskal kirolariak izan dira gaur Mondragon Unibertsitatean. Arrakastaren bidean, lidergoa eta motibazioa hitzaldia eskaini dute eta bertaratutakoek hauen esperientzia eta iritziak arretaz entzun dituzte.
Jaiko olinpiadetan lehiakortasunak galdu du, bazkari jendetsuan txantxak hitzetik hortzera ibili dira eta gaueko kontzertuak publikoa dantzan jarri du.
15 eta 18 urte arteko gazteentzako udako tailer batzuk izango dira uztailean Donostian, eta bere helburua gazte hauek gastronomia arloko ezagutzak berenganatzea da
MUren HEZKUNTZA SISTEMA azaltzeko ATE IREKIKO JARDUNALDIA
Huhezi fakultateak bere jaia ostiralean ospatuko du
Kirola, aldarrikapenak, jaia,... izan ziren nagusi.
Kirola, jokoa, aldarrikapenak eta juerga izan dira Goi-Eskola Politeknikoko jaian.
Bihar, maiatzak 13, goizeko 11:00etan.
Egun osorako egitarau zabala prestatu dute
MU+-ek Mondragon Unibertsitatearen hainbat erronka estrategikori erantzuten die: MUren eskaintza euskal hiriburuetara hurbiltzea eta online eta urruneko prestakuntza garatzea, merkatu nazional eta nazioartekoetara zabaltzeko aukera izateko.
Errekonozimendua jaso duten ikasleen artean, 43 neskak dira eta 125 mutilak. Mondragon Unibertsitatearen ekitaldia Amaian ospatu da.
Sail ofizialean lau sari banatu ziren; Fikziozko lanik onenari, Dokumentalik onenari, Ikasleen saria eta Euskarazko lanik onenari.
Merezitako diploma jaso dute neska-mutilek.
Euskadiko gastronomiaren inguruko ikerketa eta berrikuntza lagundu eta sustatzea du xede hitzarmenak, gastronomia Euskadiren turismo-sustapenaren bereizgarri izan dadin
Lehiaketa ofizialeko 10 film laburrak egongo dira ikusgai
Finlandiako "Team Academy" ekintzailetzako unitatearekin batera antolatutako jardunaldia Oñatin, Irunen eta Bilbon ospatuko da. Hitzordua arratsaldeko 16:00etan izango da, eta batxilergoko azken urteko 150 gazte bilduko dira.
Hitzordua maiatzaren 7an izango da, ELEAk antolatuta
Goi Eskola Politeknikoa EZAGUTZEKO AUKERA zapatu goizean
Enpresagintza Fakultateak 20.000 lagun prestatu ditu 50 urtean zehar, eta % 96koa izan da, batez beste, laneratze-indizea. Bere sorreraren 50. urteurrena betetzen du aurten.
17 lagunek hartuko dute parte, guztiak Latinamerikakoak
66 lan aurkeztu dira guztira
Gainera, webgune berrian zaletuek ahal izango dute, adibidez, Iban Velasco txirrindulari arrasatearraren entrenamendua birtualki egin.
Hitzordua apirilaren 23an izango da, Fakultatearen festa-egunean. Oñatiko ‘Malenkonia’ eta ‘Potemkin’ taldeek eta Getxoko ‘We are Standard’ taldeak joko dute 50. urteurrena ospatzeko ekintzen barruan.
ALDAKETA KLIMATIKOARI BURUZKO HITZALDIA, BERTAN BEHERA
Mondragon Unibertsitateko errektore-orde Joxe Mari Aizeagak inauguratu du jardunaldia eta ISEAko Mikel Orobengoak nahiz Mondragon Sustapen Zentroko Cecilio Lejarretak hartu dute parte, baita eskaladako munduko txapelduna de Patxi Usobiagak ere.
KAUTAren kontzertua BERTAN BEHERA
Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen film laburren lehiaketak hiru urte beteko ditu, eta aurten lehiaketarako aukeratutako 10 lanek 400 euro jasoko dituzte. Epaimahaiak euskarazko film labur onenari ere diru kopuru hori emango dio.
Neska-mutil ugari batu dira Mondragon Unibertsitatean, tartean bere neskalaguna, joandako gaztea omentzeko.
“Gipuzkoaren kudeaketa zure esku” izeneko jardunaldiaren barruan, partaidetzako esperientzia hauek azaldu dituzte: GI-631 errepidearen trazatuko Azkoitia-Urretxu zatia definitzea, eta, bestetik, haurren eta nerabeen babeserako sistema
HUHEZIKO LANGILEAK EGUNKARIAREN ALDE
Mondragon Unibertsitateak marka propioko produktuen linea bat martxan jarri berri du, eta proiektu horretan parte hartu duten bi pertsonekin berba egin dugu: Idoia Zilaurren ikaslea eta Susana Azpilikueta tutorea.
Duela aste batzuk heldu da Miriam Gomez Arrasatera, sei hilabetez Goi Eskola Politeknikoan Ingeniaritza Informatikoa ikastera. Heldu berri den arren, sentsazio onekin aurkitu dugu mexikarra.
Psikopedagogian, Ikus-entzunezko komunikazioan eta Humanitateak-Enpresan.
Emakunderen eskutik, emakume eta gizonen aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailearen ziurtagaria jaso berri du Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateak. Eunate Elio izan da Berdintasun-Plana garatu duen lan-taldeko arduraduna.
Proiektu honen helburu nagusietako bat da “Unibertsitatea kalera hurbiltzea”.
Hezkuntza testuinguru multikulturak eta eleanitzetan
ATE IREKIEN JARDUNALDIA bihar GOI ESKOLA POLITEKNIKOAN
MARKEL OLANOren hitzaldia BIHAR MONDRAGON UNIBERTSITATEAN
HUHEZIn IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO
Bina orduko iraupena izango dute jardunaldiek, eta fakultate bakoitzaren xehetasunak aurkeztuko dira.
HUHEZI-ko Ikasle-irakasleak elkarlanean. LIBURU bat KALERATU dute.
Hamabost eguneko ikastaroa burutuko dute.
Goi-Eskola Politeknikoko bi ikerlari hauek azpimarratzen dute onuragarriak izan daitezkeela prozesu ziklikoetan oinarritutako enpresen arteko harremanak.
Apirilaren 27tik 29ra bitartean ospatuko da.
IRAKASLETZAKO 34 IKASLE ATZERRIAN
Arrasate, Oñati eta Eskoriatzako kanpusetan EZ DIRA KLASERIK EGONGO eguerditik aurrera
Ikerketa sustatzeko hitzarmena sinatuta, Garaian eraikitzen ari den Elektronika eta Sistema Txertatuen Ikerkuntza eta Teknologi Berrikuntza Zentroan, ikerketarako gela izango du TRAINTIC enpresak.
Irakasle balioanitzeko 4. mailako ikasleak, lotsaz gain arropak ere kendu dituzte beren egutegia kaleratzeko. Helburua, egiteko asmoa duten ikasbidaiarako dirua aurreztea da.
Estitxu Beraza donostiarra eta Ihabar Arriaran eta Aitor Otxoa arrasatearrak Mondragon Unibertsitateko ikasleak dira Bidasoako Kanpusean, Irunen. Bi hilabete egin dituzte Finlandian eta hemen dira berriz ere ikasturtearekin jarraitzeko.
Donostiako Teknologia Parkean kokatuko da, eta 17,1 milioi euroko inbertsioa eta burutzeko 18 hilabeteko epea beharko ditu
Ane Undagoitia eta Olaia Errasti arrasatearrak ingeniaritza informatikoko laugarren mailako ikasleak dira Mondragon Goi-Eskola Politeknikoan eta pasa den ikasturtetik, bekadun lanetan ere dihardute. Ikasketak eta lana batera aurrera ateratzea dute, beraz, egungo eginkizun. Beraiekin izan gara, esperientziari buruz berbetan.
GASTRONOMIA IKERTZEKO AKORDIOA
Euskararen egunaren barruan
Ekimen berritzailea, txirrindularitzan nazioarte mailan
Gidari bizkaitarrak bidaia normaletarako aholkuak eman dizkigu. Eta rallyetako esperientziak azaldu ditu hitzaldi jendetsu batean.
Bi erakundeek ikerketak, proiektuak eta Ikerkuntza eta Garapeneko (I+G) programak bultzatu eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko teknologia-transferentzia sustatuko dute.
‘Jakingarriak’ aldizkariak antolatuta, ‘Eskola Txikien’ inguruko jardunaldia antolatu zuten atzo, HUHEZIn. Hainbat hitzalditan eta mahainguruetan, hezkuntzarako eredu honen inguruan mintzatu ziren. Nerea Alzola, HUHEZIko irakaslea, ibili da jardunaldiak antolatzen eta berarekin izan gara.
MU-k antolatuta, ehun bat profesional eta ikasle inguratuko dira.
ESKOLA TXIKIen inguruko jardunaldia JAKINGARRIAK antolatuta
HITZALDIA: “Norabide bat kooperatiba taldearentzat”
Euskara hutsean eginda dago, edozein profesionali zuzenduta. Lehenengo edizioak izandako arrakastaren ondoren, bigarren hau, hobetuta eta eguneratuta dago. 1500 ale argitaratu dira.
Mondragon Unibertsitateko plataforma sozio-kulturalak azarorako antolatutako ekintzak
Astelehen honetatik eta azaroaren 22ra bitartean, hainbat jardueron bidez zientzia gizarteari hurbildu nahi diote. Zenbait film eta dokumental zientifiko emango dira Garaiako Auditorioan.
Testu zientifikoak euskaraz idazteko ikastaroa HUHEZIN
Bi ikasturte irauten du, eta orain bigarren aldian dihardu
HUHEZI ETA MacARTHUR PROIEKTUA
Bost urterako akordioa sinatu dute gaur, Madrilen. 2011n, BCulinary gastronomia-zientzien alorreko Espainiako lehen fakultatea izango da, eta Europako bigarrena. Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa ere izango du.
Prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatuko dituzte gastronomia-zientzien inguruko hainbat alorretan
DIGITALAIA behatokia HUHEZIN
Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen diploma banaketa
Ikasturte berriaren hasierarekin batera hartu du Pablo Sal bilbotarrak Ikasle Kontseiluko Idazkari kargua. Ingenieritza Industriala ikastearekin batera, hainbat betebehar izango ditu bere gain hemendik aurrera. Antolatuko dituzten ekintzak unibertsitateko ikasleei ez ezik, herri osora heltzea da beraien helburua.
Inoiz baino ERASMUS ikasle gehiago HUHEZIN
Magisteritza eta Psikopedagogia amaitu duten ikasleek jaso zituzten diplomak.
Titulu hau Finlandian baino ez dago eta ohiko prestakuntza ereduarekin ez du inolako zerikusirik. Tituluaren xedea da ikasleak gaitzea enpresa eta proiektu berriak sortzen lider izan daitezen, aldaketaren eragile aktibo bihurtzeko.
Matrikula epea irekita dago, irailaren 25era arte
Ikasturte akademiko baten iraupena du eta urriaren 7an hasiko da. Izenemate epea irekita dago. Masterrari buruzko informazio guztia, Enpresa Zientzien Fakultateko webgunean aurki daiteke.
Mondragon Unibertsitateak –EHUrekin lankidetzan- lehen aldiz antolatu du horrelako nazioarteko adituen topaketa. Programazioan hitzaldiak, tutoretzak eta tailerrak daude, eta gaur hasi eta ostiralak 11 arte luzatuko da
Gabonak arte egongo dira Eskoriatzako fakultatean, zenbaitek gainontzeko ikasleekin batera ikasiko dute eta beste batzuek programa berezia izango dute. Irailaren 9an bidaia egingo dute, Leintz bailarako zenbait leku ezagutzeko.
Enpresa eta Giza Zientzien Fakultateek aintzatespena lortu dute mailarik goreneko modalitatean. “Urrezko Bikain” ziurtagiria eskuratu dute, euskararen kudeaketagatik saritzen duena. Diploma entregatzeko ekitaldia datorren abenduan izango da.
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEB), Ikus-entzunezko Komunikazioa, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza dira ikasturte honetako titulu berriak. Mondragon Unibertsitatea izan da bere titulazioak Goi-hezkuntzako Europar Espaziora egokitu dituen lehen euskal unibertsitatea
Bi ikerketa-taldeek Gurutzetako Ospitalearekin dihardute lankidetzan 2008. urtearen hasieratik, eta proiektuak amaituta izango dira, datorren udarako
Jardunaldia 9:30etan hasiko da, eta hainbat adituk eta sektorean mundu osoan puntakoa den enpresa batek diseinuaren etorkizuna aztertuko dute. Ekitaldian Diseinu Estrategikoko Graduondokoa eta Industria Diseinuko Ikerketa Zentroa aurkeztuko dira.
Material berrien eta elikagaien arloetan I+G+B jarduerak bultzatzeko esparru-akordioak bost urteko iraupena izango du. Unibertsitateko ikerkuntza eta ezagutzaren transferentzia bultzatuko du, material berrien eta gastronomia-zientzien arloetan.
Urrezko BIKAIN ziurtagiria HUHEZIri
Mondragon Unibertsitateak sustatutako proiektu hau Donostiako Vaumm Arkitektura eta Hirigintza estudioak diseinatu du.
Aurten, lehenengo aldiz, lehiaketa bi kategoriata banatu da: Enpresa Ideia Berrien III. Lehiaketa eta Landa-Garapen Iraunkorrerako Ideia eta Proiektuen I. 19 taldek parte hartu dute, eta 50 proiektu inguru aurkeztu dira. Joxe Mari Aizega errektoreordeak eman ditu proiektu irabazleen izenak.
MONDRAGON UNIBERTSITATEKO GRADUONDOKO DIPLOMA BANAKETA
KARRERA AMAIERAKO 15 PROIEKTU, HUHEZIN
Mondragon Unibertsitatea eta Kiroleskolaren eskutik
Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Ganberak hitzarmena sinatu dute Executive MBA Masterra abian jartzeko Donostian
HUHEZIK GREBA EGINGO DU
ARRAUTZA jaurtiketaren X. Lehiaketa BIHAR
INGENIARITZA Teknikoko IKASLEEK DIPLOMA jaso zuten
Literatura eta idazle sekretuak. Horra aurtengo Literatura Astearen gaia.
Unibertsitate-campusean Mondragon Unibertsitatearen Enpresa Zientzien Fakultatea eta MIK Ikerketa Zentroa egongo dira.
Ikasketa hauen helburua da pertsonak kudeatzeari buruzko ikuspegi estrategikoa eta enpresa-ekintzei buruzko gogoetazko jarrera eskaintzea.
Erdi Tentsioko Potentzia Elektronikako laborategia inauguratu du gaurkoan Mondragon Unibertsitateak. Estatuko bakarra da bere jardueran.
Ekimen honen bitartez, gizarte-ekonomiaren esparruan emakumeen artean ekintzailetza eta autoenplegua sustatzea da, emakumeen kooperatibak sortzen laguntzeko.
Iosu Zabala errektoreak “mugarri” bezala definitu du pasa den ikasturtea. Etorkizunari begira, MUren erronka batzuk aipatu ditu: on-line irakaskuntza, Mendeberri, ikerkuntza,… Ibarretxek ekitaldian parte hartu du.
Ekainean Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatea NETTsarean sartu da, Network for the Education and Training of Teachers (Irakasleen Heziketa eta Prestakuntzarako Sarea)
Mondragon Unibertsitateak Enprendizajeko II. Topaketa antolatu du unibertsitateko ikasleen artean. Topaketa bihar, ostiralean, izango da, Goi Eskola Politeknikoan. Helburua da enprendizajea sustatzea eta ekintzaile espiritua bultzatzea, unibertsitateko ikasleen artean.
2007ko Irailean, Aitor Ferrer eta Usua Garin Huheziko ikasleak Holandara joan ziren Erasmus bekarekin ikasketak sei hilabetez bertan jarraitzera. Eskoriatzan ikasturtea amaitzeko itzuli berriak dira Euskal Herrira, malenkoniatsu eta burumakur, hango bizipenak kontatzen hasten direnean irriñoa ezkutatu ezin dutelarik.