Forentse ezagunaren ikerketa zabal batek, Istanbulgo Protokoloa aplikatuz, ondorioztatu du "lekukotzen %100 egiazkoak direla". Josu Ibargutxirekin ados dago: "Egia jakitea garrantzitsua da instituzio publikoak mugiarazteko eta ofizialtasuna lortzeko".
Askapenak antolatuta, Agustin Otxotorena enpresariak hitzaldia emango du Kulturaten, martxoaren 1ean.
Batzarretik batzarrera emakume berri gehiago batzen ari da M8 egunaren antolaketaren bueltan. Gogoa, ilusioa eta konplizitatea nagusi dira airean. Arnaste benetan goxoa!!!
Urriaren 1eko erreferendumaren harira, gaur hasi da lider kataluniarren aurkako epaiketa. Arrasateko plazan salatu dute Madrilen "erreferendum demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi dutela".
80 urte bete dira milaka errefuxiatuk Kataluniatik frantziar estatura igaro ahal izan zutenetik. "Uste zuten herrialde-lagun batera igarotzen ari zirela - azaldu du Josu Txueka historialariak erakusketan - baina gaizkiletzat tratatu" zituzten.
Kataluniako herri-galdeketaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da. Horren aurrean, GEDek herritarrei dei egiten die Arrasateko elkarretaratzera (asteartean) eta manifestazio nazionalera (otsailaren 17an) .
Mendi ibilaldia antolatu du Bulkada Berrien Garaia Da! dinamikak otsailaren 23rako. Ibilaldia goizeko hamarretan hasiko da Monterronetik, eta Udalan amaitu. Eguerdian, parte hartzaileek bazkaria egingo dute Larrinetxe jatetxean.
EAJ-PNVren 2005etik 2009ra arteko Arabako buruzagi batzuek ustez komisio ilegalak kobratzeko sare bat zuten. Epaiketan Arrasateko abokatuak bere bezeroa, Alfonso Arriola (Miñaoko parke teknologikoaren orduko gerentea) defendatu du.
MIRENTXINEN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA
Venezuelarren kinka larriaren aurrean, Venezuela Aurrerak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, eta ondorengo irakurketa egiten du.
Kaixo gazte! Hementxe dator Arrasateko II. Ikasle Eguna, Ikasle Abertzaleek antolatua, gure aldarrikapenez kalea betetzeko eta borrokan harro jarraituko dugula ozen esateko, ikasleen eskubideen alde, gure herriaren askapen osoaren alde...
Gaztetxeko hitzaldian euskararen historiako hainbat mugarri azaldu ditu. Egun, "euskararen erabilera handitzeko, euskara eskubide soil bezala ez da nahikoa, hizkuntza gutxienez bi pertsonen arteko kontua baita".
Arrasateko Euskal Herrian Euskarazek antolatuta, urteurreneko ospakizunak martxan daude, eta horietako batek elkartasuna agertu dio Iruñeko Gaztetxe honi.
Faxistek 1936an atxilo hartu zuten emakume arrasatearra. Ordutik ez da bere berririk izan, eta familiak "erreparazioa, aitortza, artxibategien irekiera eta batez ere egia judiziala eskatzen ditugu".
Arrasateko hainbat eta hainbat tabernatan, zenbait lokaletan eta joko aretoetan kamelloak daude egunero drogak saltzen, zuzenean edo mobilari lotuta hara eta hona mugitzen.
Kapitalismoari buruzko kritika zorrotza ere egin zen atzo arratsaldeko gaztetxeko ekitaldian.
Herrikide ugarik txalo, ikurrin, irribarre, muxuen,... artean hartu dituzte gaur gauean. Biek ala biek esker oneko hitzak izan dituzte, eta borrokaren helburuei eustera dei egin dute.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA
Kalean behar lukete ekimenaren barruan, Sarek antolatuta, hitzaldia izan da Kulturaten. Josu Arkauz preso politikoak 25 urte daramatza kartzelan. Horietatik 6 estatu frantziarrean, baina estatu espainiarrak ez ditu 6 urteak kontabilizatzen. "Europar legearen arabera", ordea, "Josuk kalean behar luke". Abokatuek Estrasburgora joko dute.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA
Koalizio moreak Arrasaten eta Euskal Autonomia Erkidegoan irabazi egin du, baina estatu mailan ez du "sorpassoa" lortu.
Bideo txiki honen bitartez eskertu nahiko genizuke pasa den igandeko herri galdeketa egi bihurtzen lagundu izana.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA
Gure Esku Dagoren ekimenaren barruan, Erain Debagoiena elkarteak gaur Kulturaten bere burua aurkeztu du. Baita arrasatear eta debagoiendar esanguratsuekin aurkeztu ere. Bertan iragarri dituzte herri-galdeketaren inguruko hainbat xehetasun.
Estatu mailako hauteskunde-kanpainaren barruan, Arrasateko Podemos/Ahal Duguk ekitaldia antolatu zuen domekarako. Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Debagoieneko Elkarte Sahararreko zenbait ordezkarik, zenbait militantek, Nagua Albak (Kongresurako zerrendaburua Gipuzkoatik) eta Josetxo Arrieta (Senaturako zerrendaburua Gipuzkoatik).
40 urte bete dira Iñaki Etxabe arrasatearraren aurkako hilketatik. Ezezagun batzuk bere Kanpazarko jatetxera sartu ziren gauez, eta tiroka hil zuten. Ordutik ez da ikerketa ofizialik, epaiketarik,... izan. Familiak egia, justizia eta errekonozimendua exijitzen ditu. Familiaren abokatu Iñigo Iruin dihardu, eta gaia Auzitegi Konstituzionalean dago. Familiak eta abokatuak salatzen dute hilketa argitzeko frogak Ferroleko artxiboan ezkutuan dituela estatu espainiarrak.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA
Larri gaixo dauden preso politikoen aldeko mobilizazioa izango da biharkoa. Bide honetan ere, abenduaren 10ean Zapi-Kateak ekimena kalera aterako da Baionan, Iruñean eta Gasteizen.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA
Irati taberna eta Arrano elkartea bi arrasatear hauen izenean zeuden, eta fiskal espainiarrak eskatu zuen eurek (eta beste euskal herritar ugarik) deklaratzea.
Datu ofizialen arabera, koalizioa independentistak irabazi du. PP nabarmenki jausi da eta Podemos alderdi berriak 319 boto lortu ditu.
Milaka lagun izan dira Elorrioko kaleetan espetxe-politikaren sakabanaketa eta Arkaitz Bellonen heriotza salatzeko.
Erakunde internazionalistak Etxaluze eraikinean egingo du bigarren formazio mintegia, hain zuzen, “Herri jantzia, garaipenaren hazia” goiburuarekin
Hizkuntza identitateaz, nazio identitateaz, migrazioaz,… eztabaida egin dute Julen Arexolaleiba, Andoni Olariaga eta Martxelo Otamendik.
Udal-ordezkaritza batek espetxeko zuzendariari zuzenki eskatu nahi dio Iosu Uribetxeberria preso arrasatearraren askatasuna. Presoaren osasuna larria da.
Urteak daramatza brigadak antolatzen. Helburu nagusi bat da Euskal Herrian “ezagutzea nazioarteko gainerako prozesuak eta geurearen berri emateko nazioartean”.
Amaiurrek balorazio oso positiboa egin du. PSOE-k ez zituen Arrasaten emaitza hain onak espero. EAJ-PNV-k adierazi du ez dituela emaitza txarrak lortu. PP konforme.
Koalizio abertzaleak botoen %40,75 jaso du, 4.805 guztira. Bigarren tokian PSE-EE ageri da 2.607rekin, eta hirugarren tokian EAJ-PNV (2.415).
Intxorta 1937 Elkarteak hamarkadatan landutako txostena plazaratu berri du. Bertan 1923tik 1956ra bitartean Arrasaten jazotako gertaerak laburtzen dira, indarkeriarekin lotutakoak batik bat.
Gogo handia zeukaten Nathali Loureiro, Olga Liendo eta Susana Madrizek sufritzen ari direnaz hitz egiteko. Konponbidea besterik ez dute nahi euren herrialdean: "Venezuela gosez hiltzen ari da", diote.
Erakusketa, dokumentalaren proiekzioa eta hitzaldia egingo dira Kulturaten otsailaren 7an.