Ekitaldian zehar musika eta bertsoak izan dira. Herrirak bi estatuen itxikeria gaitzetsi du, “ez dugu nahi hildako gehiagorik”.
Euskal preso politikoen eskubideak eta kirola batu ditu lasterketak. Korrikalariek herrikide mordoxka baten animoak jaso dituzte kaleetan zehar.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA: 496
Kros herrikoia, kontzentrazioa, ekitaldia, bazkaria, musika,… izango dira. Euskal Herriko beste 200 puntu ezberdinetan ere gauzatuko da Plazak Bete ekimena.
Portaloian egingo da eta funtsezko lau arrazoitan oinarritzen da. “Batu gaitezen” da kontzentrazioaren goiburua. Hilabetero egingo da.
Udaberriko Hitzaldi Zikloaren barruan, historialari donostiarrak salatu du Donostiako erreketa (1813an) eta garai hartako Arrasateri buruzko datu batzuk eman ditu, besteak beste.
Arrasateko Herrirak salatuko du "espetxe politikaren aurpegirik krudelena ikusi dugu azken asteetan, ondorio latz eta atzeraezinak pairatuz eta etengabe tragediarekin harremanetan".
Batzarraren helburua da “azken urte honetako ibilbideari buruz informatzea, balantzea aurkeztea eta denon artean balorazioa egitea”.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA: 971
Jerardo Elortza, Saioa Alzua eta Angel Rekalde aritu ziren, hurrenez hurren, hiru gaiak azaltzen. Herritarrek udaletxeko pleno-aretoa bete zuten.
Erakunde internazionalistak Etxaluze eraikinean egingo du bigarren formazio mintegia, hain zuzen, “Herri jantzia, garaipenaren hazia” goiburuarekin
Zapatu eguerdian, 12:30ean, Portaloian kontzentrazioa egingo da. Arratsaldean Donostian manifestazioa. Arrasatetik autobusa abiatuko da, eta tiketak Iratin lor daitezke.
Kultura zinegotziak, Kepa Urteagak, adierazi du hitzaldien helburua dela herritarrekin euskal identitatea lantzea eta sustatzea. Bide berean, Zuztarrak Errotuz taldeko Xabier Zubizarretak nabarmendu du herri txikiok gure historia kontatzearen garrantzia.
ARRASATEKO EAJ-PNVren OHARRA
Solasaldia asteazkenean izango da, Kulturaten. Pentsionistek, gazteek,... euren bizipenak adieraziko dituzte.
Arrasateko Herrirak autobusa antolatu du gaur arratsaldean Bilbon egingo den manifestaziora joateko. "Berriro gerta ez dadin" lelopean euskal preso politikoen aldeko aldarria zabalduko dute Bilboko kaletan.
EUSKO ALKARTASUNAREN EZ-OHIKO BATZARRA
Herritar ugarik exijitu dute euskal preso politikoen eskubideak errespeta daitezela.
Gaurko (astelehena) kontzentrazioak aldarrikatuko ditu euskal preso politikoen eskubideak.
Hortaz gain, Arrasateko Herrirak Angel Figeroa preso algortarraren heriotza gaitzetsi du.
Erraldoi asiarrak agintari berriak ditu, eta Mondragon Taldearentzat positiboa izan daiteke, “erakutsi dutelako merkatuarekiko orientazio zabalago bat”. Jokin Lazpiurrek azpimarratzen du “enpresen etorkizunaren gakoa nazioartekotzea” dela. Horregatik, mentalitatea aldatzea planteatzen du.
Nazio mailako Ernai Arrasaten ere aurkeztu da, “kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurka” egiteko. Antolakunde berriaren jaiotze jaia Gazte Danbada izango da.
> Prentsaurrekoan gaitzetsi dute Jesus Mari Zabarte arrasatearrari eta beste 93 gatiburi doktrina ezartzea. > Hurrengo asteazkenean elkarretaratzea egingo da plazan, Europako sententziaren harira.
Udalak Jaengo espetxeko zuzendaritzari gutun bat helaraziko dio. Beste mobilizazioetan ere parte hartzera dei egiten du Udalak.
10 urte pasa dira espainiar Estatuak hedabide estimatua itxi zuenetik. Arrasatear ugari ez ziren gora begira geratu.
Nubi elkarteak gaitzetsi duen moduan, Marokok jarraitzen du Saharan atxiloketa arbitrarioekin, bortxaketekin, desagertuekin,...
Arrasateko Herrirak aldarrikatu du “gero eta presio sozial gehiago egin, gero eta emaitza hobeak lortuko” direla. Testuinguru honetan, Jaenerako Martxa egingo da.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA: 596
Marokok 24 saharauiar kartzelara kondenatu ditu berriki. Horietako lagun batek lortu du ihes egitea, eta Arrasaten salatu du “froga barik” kondenatu dituztela.
Nubi elkarteak antolaturik, hango eta hemengo herritar ugarik salatu dute Marokok 38 urte daramatzala “nahi duena egiten”.
Iratxe Unamuno, Ignacio Blazquez eta Asier Neketan herritarrek parte hartu dute gaurko inkestan.
Igandean jakin genuen orain direla bi urte Mendebaldeko Saharako Aaiun herrian gertatutako Gdeim Izikeko istiluen ondorioz atxilotutako 24 saharauien epaiketaren sententzia.
Ukatu du “hazkundearekin jendea gero eta hobeto bizi denik”. Krisiaren aurrean planteatzen du lanorduak murriztea, behar sozial eta ekologikoek erantzutea,… Kinka larriari alternatiba erradikal bat aldarrikatzen du: “Europako iraultza sozialista”.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA: 799
Joseba Garitaonaindia arrasatearraren eta Inaxio Manuel bergararraren lankideek salatu dute epaiketa politikoa dela.
Oraingoz ez da sententzia jakinarazi. Herritarrez betetako autobus batek babesa eman die auzipetuei. Bueltako bidaian, guardia zibilak erretenituta izan ditu ia bi orduz.
Arrasatearra gaur epaitu dute espainiar Audientzia Nazionala deitutakoan. Oso lasai dagoela ziurtatu digu, eta preso ohia denez, egungo presoek bezala, “nik ere pairatu dut euren kartzela politika kriminala”. Hori dela-eta elkartasuna adierazten die gatibuei, senideei...
Lehenik eta behin gure babes osoa adierazi nahi diegu astelehenean Madrilen epaituko dituzten Joseba Garitaonandia, Amaia Osa, Sebas Etxebarria eta Ińaki Manueli.
Ikasle Abertzaleek Arizmendiko eta Institutuko gazteei dei egiten diete astelehenean GELDIALDIA egitera 11:00etatik 13:00etara. MANIFESTAZIOA 12:00etan egingo da Herriko plazatik.
Arrasateko gazte zukgua prozesuko gazteok babesa erakutsi nahi diegu otsailaren 4ean Madrileko Audientzia nazionalean epaituak izango diren 4 debagoiendarrei.
Joseba Garitaonaindia arrasatearrak eta auzipetutako beste hiru lagunek salatu dute espainiar Audientzia Nazionalak ez duela “inolako legitimitaterik gu epaitzeko”. Gainera, “ez da Euskal Herritarrak kondenatzeko garaia”.
Bere abokatuak adierazi du frantziar estatuan jada epaitu zutela, ustezko delitu horrengatik. Oraingo epaiketa espainiar Audientzia Nazionalean da.
Otsailaren 4an epaituko dituzte espainiar Entzutegi Nazionalean. Horren aurrean, Eleak Mugimenduak herritarrei MOBILIZATZERA deitzen ditu.
Herrirak adierazi du orain erronka dela “Bilboko olatua, elkartasun eta konpromiso olatu hura, herri honetako bazter guztietara zabaltzea”.
ELKARTASUN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA: 060
Etxeratek jakitera eman du "Garratz" martxoaren 29an aske geratu behar zela, baina 197/2006 doktrina aplikatu dio Estatu espainiarrak.
Helburu berberak dituzte Bilboko manifestazio erraldoiak eta ostiral honetako Azken Ostiraleko elkarretaratzeak Arrasaten.
Arrasateko Sortuk parte hartzera deitzen ditu herriko ezketiar eta independentista guztiak.
Parte hartu dute bai antolakuntza-lanetan, baita manifestari bezala ere. Euripean baina gustura eta aldarri egiten aho batez.
Beńi Agirre historialariak aztertu du baskoien garaipenak izandako eragina. Gai jakingarri hori aztertzen du Nabarraldek publikatutako DVD berriak.
Arrasateko Ernai erakundearen oharra
Atzo Paco Garciak igorritako adierazpanari erantzunez, Debagoieneko EH Bilduk dio normalizazio eta bakearen norabidean lan egiteko desberdinen artean enpatizatu beharra dagoela.
Larrinaga kirolariaren heriotza dela eta.