Bagarak sustatutako Gureztatu! ekimenaren baitan Arrasateko azokako marka-irudia aukeratzeko lehiaketa aurrera doa. Epaimahaiak aurkeztutako 29 lanetatik bi aukeratu ditu finalerako. Orain herritarrek bi irudien artean aukeratu beharko dute.
Aditu batek konpartituko ditu Desazkundeaz dauzkan ezagutzak. Ondoren hausnartzeko eta debatitzeko denbora egongo da. Saioa Aretxabaletan egingo da.
Alternatibak eskainiko dituzte Bilboko Okupazio Bulegoak eta Bizigarak. Saioa etzi egingo da, Bergaran.
Azoka biziberritzeko egitasmoak antolatu du egun berezi hau. Apirilaren 13an (zapatua) ospatuko da, azokan bertan noski.
Lehiaketa honen helburua, Arrasateko azokako markaren irudia sortuko duten diseinu eta sormenezko lanak hautatzea da.
Egitasmoko lantaldeek beste lantaldeei egindako lanaren berri eman diete.
Asmoak gauzatzen hasi dira: adibidez, azokako erabiltzaileek eskaturik, urbanoek bertan parada egingo dute. Testuinguru honetan, saio ireki berri bat egingo da asteartean.
Abenduan jarri zuen abian Bagara erakundeak 2012-2013 ikasturteko Foro Kooperatiboa. Iazko esperientziaren ondotik, bigarren edizioaren lehenengo saioan hamabost bat lagunek parte-hartu zuten, Mondragoneko kooperatibetako ordezkariak gehienak, baina baita Korporaziotik kanpo dauden beste hainbat kooperatibako ordezkariak ere.
TOBERARAKO SARRERAK SALGAI
Herritarren eta eragileen proposamenetan oinarrituz, azokan berrikuntzak egin gura dituzte, kontsumo arduratsua sustatuz, arkitektonikoki, kulturalki, ... Gureztatu proiektuak atzo saio ireki berri bat egin zuen.
Herritar eta eragile ugarik proposamenak aurkeztu izan dituzte, azoka berrindartzeko. Egitasmoko sustatzaileek horretan lan egin dute azken hilabeteetan. Lan horretan herritarrekin eta eragileetako ordezkariekin sakontzeko, saioa egingo da udaletxean.
Maite Aristegi eta Patxi Gaztelumendi elikadura soberaniaz mintzatu ziren atzo. Proposamenak ere egin zituzten, Bagarak antolatuko ekitaldian.
Pakistandarrak, brasildarrak,… azaltzen ari dira nolakoak diren euren jaioterrietako azokak. Hala, ideiak ematen dabiltza hemengo azoka indartzeko.
Hortaz gain, etorkinek azokan azalduko dute nolakoak diren euren jaioterrietako azokak. Bagara eta Ekin Emakumeen babesarekin.
Duela hilabete Azoka Egunean izan zuen arrakastaren ostean, ElkarTruke ekimeneko beste hitzordu bat izango da zapatuan azokan bertan. Aurrez banatutako txartelak trukatzeko aukeraz gain, truke zuzenerako aukera ere izango da.
Etxebizitza izan dute ardatz.
Bagara Gazteak 4. Saioa emango du etzi (asteazkena). Emanaldia Emakume Txokoan izango da.