2019ko aurkezpena egin berri du txirrindularitza elkarteak. Bertako maila ezberdinetan 21 neska-mutilek hartuko dute parte, Euskal Herriko errepideetan zehar.
Jorge Davilaren taldeak ondo ekin zion partiduari, baina 83. minutuan arbitroak penaltia adierazi zuen Mondraren aurka. Datorren jardunaldian Alleruren aurka jokatuko du.
Partidua 0 eta 3 amaitu den arren, gure taldeko entrenatzaileak baloratu egin du "taldekideak lehiatzera zelairatu direla eta lan handia egin dutela".
Arrasateko talde gaztea aurretik joan da atsedenera (14-13). Alabaina, azken minutuetako baloi galduek norgehiagoka erabaki dute.
Estatu mailako txapelketa absolutua jokatzen ari da Andaluzian, eta beste arrasatear batek, Ibai Fernandezek, 60 metroko kanporaketetan parte hartu du.
Igor Isasik 12 jokalari baino ez ditu izan bere aginduetara goierritarrei aurre egiteko, horietatik hiru lesionatuta. Epaileak partidua bertan behera utzi du, bisitarien aldeko 0-7ko emaitzarekin.
'Arri' entrenatzailearen taldeak markagailuan errenta onak izan ditu, baina Ordizia 3 puntura hurbildu da (52-49). Gaurko garaipenari esker 4. postuan da taldea. Datorren jardunaldian beste derbi bat joktuko du.
Eskolarteko B mailako 1. fasea jokatu da goizean Arrasaten. Azpimarratzekoa da Eider Vazquezek lortutako hirugarren postua. Gure gimnastek aurre egin diote etxean lehiatzearen urduritasunari.
Udalen sariei dagokienean, Iñaki Uribeetxebarriak jaso du Arrasatekoa. Debagoiena Kirol Sarien gala Amaia Udal Antzokian ospatu da.
Larunbat honetan bi hitzordu hartuko ditu Uarkapek bere baitan. Goizean Eskolarteko B mailako fasea jokatuko da, eta arratsaldean Benjamin Topaketa.
Atleta arrasatearrak urrea lortu du luzera jauzian eta brontzea jauzi hirukoitzean. Ibai Fenandezek meritu handiko 7. postua lortu du. Arrasateko beste atleta batzuek ere dominak lortu dituzte Euskadiko Absolutuan.
Zenbait unetan atzetik joan badira ere, Igor Isasiren mutilek markagailua irauli eta 31-26 irabazi diote La Unicari Mojategin.
ANGULEN ETA BIXIGUEN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUAK
Carabias Salamancan jaio zen, eta gaztetan Euskal Herrira etorri zen lan egitera. 1969an Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Iturripen.
Iñaki Ogaran 'Arri'ren taldea aurretik iritsi da atsedenera (46-38), eta azken minutuetan Valladolideko taldeak markagailuan hurbildu den arren, ekipoak aldea handitzen jakin izan du.
Jorge Davilaren taldeak lan handia egin du berdegunean, eta gol aukerak ere izan ditu, baina Tolosa nagusitu da. Datorren asteburuan derbia du Aretxabaletan.
Atezain arrasatearrak aurten Kopan jokatu du, baina atzo debuta egin zuen Ligan. Aurrerapausoak ematen jarraitzen du.
Azken emaitza 0 eta 4koa izan da baina parekotasuna izan da nagusi norgehiagokan zehar. Gernikak erakutsi du zergatik den liderra, baina arbitroak penalti polemiko bat adierazi du bere alde. Mondratek datorren jardunaldiaren Soloarteren aurka jokatuko du.
Derby eguna dugu gaurkoa, eta Athleticeko Zuzendaritzak keinu bat egin dio Arrasateko zaletuen taldeari. Zaletu ugarik aukera baliatu dute Aitor Elizegi lehendakariarekin argazkia egiteko.
Arrasatear gazte hau dugu Antxintxikako lehendakari berria. Halere, taldeko sortzaileetako bat da, eta egun 45 lagun inguru dira. "Aurtengorako erronketako bat emakumeen parte-hartzea handitzea da".
Ikastaroa Musakola kiroldegian egin berri da, eta parte-hartzaileen artean kalean "arrisku egoerak bizi izandako" emakumeak izan dira.
Aurten 350 lasterkarirentzako lekua egongo da. Lasterkari kopurua gaindituz gero, aurten ere itxaron zerrenda irekiko da.
Bailaran 20 lagun inguruk zaletasun hau konpartitzen dute, eta Iñigok adibidez Pirinioetan, Alpeetan,... hegan egina du. Parapentistek, baina, Urkulun lurreratzeko arazoak izaten dituzte, eta lurreratzeko leku egoki bat izatea eskatzen dute.
Gipuzkoako Senior Txapelketa jokatu zen atzo Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian, eta bertan Saioako 5 karatekak parte hartu zuten.
Arrasatearrak 5,26 metroko jauzia egin du Anoetan.
Isasiren mutilak hainbat unetan markagailuan aurretik izan badira ere, azkenean Gernika B nagusitu da 17-12ko emaitzarekin. Sarrailagileek aurrerapausoak ematen jarraitzen dute mailari eusteko bidean.
Zapatuan boulder txapelketa jokatuko da Ibarra kiroldegian, eta domekan Gipuzkoako Eskolarteko Ligaxka leku berean.
Isasiren mutilek Gernika B-ri egingo diote bisita zapatuan, 16:00etatik aurrera. Jokoari dagokionez sarrailagileak une gozoan daude, eta beste aurrerapauso bat eman nahi dute sailkapenean.
Orain arteko lehendakariak, Aitor Zubiagak, baloratu du aldaketa positiboa dela, besteak beste "idei berriak sartzeko". Batzar Orokorrak Zuzendaritzako kide berriak onartu ditu, eta Eñaut Iturbek orain lehentasuna "aurreko Zuzendaritzak egindako ibilbidea ezagutzea".
Batzarra Kulturaten egitea aurreikusten zen, baina azkenean lehengo San Viator ikastetxeko eraikinean egingo da, gai-zerrenda berberarekin.
Mondra esku hutsik gelditu da Bergararen aurkako derbian. Iker Sanchezen bi golak ez dira punturik urratzeko nahikoa izan.
Isasiren mutilek gaurkoan ere aurkari gogorra izan dute aurrean eta, saiatu arren eta iragan astean ez bezala, ezin dute ezustekoa eman. Azken emaitza 27-45 izan da Atletiko San Sebastian / Hernaniren alde.
Antxon Isasi-Isasmendiren taldea 2-0 aurreratu da, baina tolosarrek hiruna berdindu dute. Mondrateren garaipenaren gola iritsi da partidua amaitzeko 16 segundo falta zirenean. Taldeak bigarrena da sailkapenean.
Jorge Davilaren taldeak aukera ugari izan ditu lehen zatian, eta horietako bi sareratu ditu atsedenera iristear. Bigarren zatian aldeari eusten jakin izan du.
Manu Diaz hautatzailearen taldea lehiatu da, eta Nagore Elortzak sartutako gol eder batek garaipena eman dio selekzioari.
Isasiren mutilek Bera Bera B-ren kontra neurtuko dituzten indarrak zapatuan, 14:30eatik aurrera. Donostiarrak ere mailari eusteko borrokan aurkari zuzenak dira, hortaz, puntuak eskuratzea are garrantzitsuagoa izango da.
16 urtez azpikoetan ez ezik, klub zuri-moreak talde propioa izango du kategoria guztietan. Ia 100 jokalarik defendatuko dute aurten elastiko zuri-morea eta, horiek guztiak gidatzen, zazpi entrenatzaile ibiliko dira buru-belarri lanean.
Ziorlako Jai Batzordeak antolatuta, haur mordo batek jaian parte hartu dute, eta amaieran guztiendako domina bana izan da.
'Red Dragons'-ek antolatuta, goizetik arratsera arteko egitaraua izango da bi zapatu barru. Omenaldia egingo diote Ander Landaluze pilotuari.
Mojategin Baztanen kontra jasotako porrotaren ostean, Igor Isasiren mutilek Atletiko San Sebastiani egingo diote bisita. Norgehiagoka igande goizean jokatuko da, 11:00etan hasita.
Bailarako Selekzioa Eibar eta Realaren parean lehiatu da Gabonetako Emakumezkoen XIII. Futbol Txapelketan. Hutsean berdindu dute txuri-urdinen aurka, eta 2-0 galdu armaginekin.
Txapelketa Aretxabaletako Ibarra futbol-zelaian jokatuko da, abenduaren 29 eta 30ean. Alebinak, infantilak, kadeteak eta seniorrak lehiatuko dira bertan.
Goizetik aurrera, igerileku handia zabalik dago
Oporren ostean, esku pilota Uakapera itzuliko da: bigarren urteko jubenilek Tolosa-Aurrera 3 bikotea izango dute aurrez aurre bihar Uarkapen. Bestalde, kadeteek eta seniorrek Amezketa eta Tolosa bisitatuko dituzte.
Seniorrek lagunarteko partidua jokatuko dute zapatu goizean Mojategin eta, arratsaldean, klub zuri-moreak gaztetxoentzako lansaioa burutuko du Sebero Altubean 18:30eatik aurrera.
Mondrako neskek lehendabizikoz jokatuko dute kopako finala. Zapatu honetan izango da, Beasaingo Igartza zelaian (17etan) eta bertan Urnieta taldea izango dute aurrez aurre. Gainera, Beasainera joateko autobusa antolatu du klubak.
Kamioia kalera aterata ospatu du Arrasate Rugby Taldeak joan zen astean lortutako txapelketa.
Gaur goizean Eskolartekoaren 1. fasea lehiatu da Uarkapen, eta arratsaldean neskatila txikienek erakustaldia eskaini dute leku berean.
Mondratek atsedenaldia izango du asteburu honetan.
Mojategin jaso ahal izango dira ondorengo partidotan: Anaitasunaren aurkakoan otsailaren 16an, bihar, edo Añorgaren aurkakoan martxoaren 3an.