Ohorezko Erregionaleko taldeak entrenamendu zorrotza egin zuen atzo, biharko partidu erabakigarriari begira. “Lutxo” Iturrino entrenatzailea jokalarien gainean izan zen, zuzenketak eginez. Dueñas, Losada eta Txonan baja izango dira. Beste guztiak prest!
26 urte betetzearen “aitzakia” hartuta, egungo zein iraganeko jokalari eta entrenatzaileak elkartuko dira uztailaren 6an.
Aurtengo edizioa maiatzaren 29tik ekainaren 1era arte luzatuko da, Herriko plaza batera gune hartuta. Ohikoa den moduan, alemaniar produktuak dastatzeko aukera egongo da, eta zapatuan Zazpinako Errugbi Txapelketa ospatuko da Mojategin.
ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK
Azpimarratzekoak dira Martxel Balanzategiren 20 puntuak eta Paul Isasaren 12 erreboteak. Hurrengo partidua denboraldiko azkena izango da, liderraren aurka.
ANIMATU NESKAK PADEL TXAPELKETARA!
ZENBAKI SARITUA MONDRAREN PARTIDUAN
Mendizaleek ekainaren 1ean egingo dute ibilaldia. Izena emateko azken eguna maiatzaren 27a izango da.
Turkian jokatu berri den Munduko Kenpo Txapelketan, Josu Letona Apaolaza "Otuto"k balentria handia egin du.
Athleticek utzita, Barakaldon jokatzen du arten, 2. B mailan.
Turkian jokatzen ari da txapelketa. Gazte musakolar-arrasatearra Estatu mailako txapelduna ere bada. Zorionak "Otuto"!
Uztailaren 5ean jokatuko da. Mondrako Zuzendaritzak atzo lortu zuen partidu hau adostea Realarekin Donosian.
Mendizale taldeak ibiltzeko giro aproposa izan zuen atzokoan. Mendian gora egin ostean, Ganekogortako panoramika ederraz gozatu zuten.
Partidu gogorra izan da, atsedenean markagailua 15nakoa zen eta Jorge Santos belaunetik lesionatu da. Hala ere, Arrasateko taldea aurten ere txapelduna izan da. Orain erronka igoera fasea da.
Leintz-Gatzagako txapelketan ere, Arrasateko beste bikote batek jokatu du: Lazkano-Zuazua. Hauek ezin izan dute Bergara garaitu (14-22).
Arizmendiko AKE taldekoak ULTRA-TRAIL KORRIKALARI BATEKIN
Kanpazar Harrobia - Bañu Etxe taldeko txirrindulariek asteburuan Zornotzan eta Berriatuan korritu dute.
Norgehiagoka igande arratsaldean jokatuko da, 16:30etan hasita. 2. Nazionaleko neskak Logroñora joango dira zapatuan.
Izena emateko, hurbildu Besaide elkartearen egoitzara datorren astelehenetik (apirilak 15) asteazkenera.
Joan zen asteburuan, Dorletako Ama Elkarteko juniorrek Aguraingo proban parte hartu zuten.
Agirre – Uribarren bikote beteranoak Eibarrekin neurtuko ditu indarrak. Gauza bera egingo du Lazkano – Zuazua bikote seniorrak Bergararekin. Aurrebenjaminetan, Azkoaga – Bergaretxe bikoteak Azkoitiarekin jokatuko du.
Euskal Herriko Itzulia saihesbidetik igaro da. Lehen postuan Caja Rural taldeko Amets Txurruka pasa da, baita Gatzaga mendatean ere. Helmuga Gasteizen da.
Euskal Herriko Itzulia gaur abiatuko da Elgoibarren. Txirrindulariek gaur Kanpazar igoko dute eta bihar jaitsiko dute. Bietan Arrasatetik igaroko dira.
Arrasateko saskibaloi elkarteak azalduko du elkartearen funtzionamendua zein den eta ondoren, zuzendaritza taldea eta laguntza taldeak indartzeko eskaera egingo du.
Gainera, Atama Taldeko hainbat kidek Estatu mailako Txapelketan parte hartuko dute Vilagarcía de Arousan (Galizia).
Markel Moron eta Josu Zezeagak 22-4 galdu dute gaur Uarkapeko finalean, eta Beñat Arabaolaza eta Oier Arregik 22-12 atzo Eibarren. Hala ere, bi bikoteek Udaberri Txapelketa ona egin dute.
Artziniega – Okondo (Maiorga) bidea egingo dute. Izena emateko, Besaide elkartearen egoitzara bertaratu. Horrela, gainera, 2009-2012 arteko argazkiak ikusi ahalko dituzu.
Gai ezberdinez hitz egin dute: derbya ostiralean jokatzea, San Mames berria, Realeko arerioak kanporatzea, jokalarien nortasuna,…
Pablo Garcia entrenatzailearen ekipoak aukera izango du puntu gehiago lortzeko. Territorialeko mutilek Pulporekin neurtuko dituzte indarrak Zumaian.
Hemendik aurrera, gazte arrasatearrak Enduroko Estatu mailako Txapelketan parte hartuko du.
Otzaurte - Etxegarate - San Gregorio ibilbidea egingo dute. Ondoren Ataungo Urbitarte sagardotegian bazkalduko dute. Izena emateko epea: otsailaren 11tik 13ra.
Hirugarren postuan Abokajarrok jarraitzen du. Asteburu honetan ez da partidurik izango, Karnabalak direla eta.
Ez sinestekoa, domeka goizean almenen gertatutakoa, Mondra taldeko jokalariek 15. segundoan eta azkenengo segundoan sartu zituzten golak.
ARETXABALETAKO IBARRAN PUZGARRIAK
4 urte igaro direnez, juntakide berriak aukeratu behar dira. Oraingoz ez da inor agertu lekukoa hartzeko. Egungo juntakideek, euren esperientzian oinarrituta, ziurtatzen dute “juntakide berriek ez dutela lan berezirik egin beharko”.
Bi motatako tiketak daude: autobusa + sarrera eta sarrera bakarrik. 15 eta 25 euro artean.
Gipuzkoako Junior mailako selekzioak nagusitu ziren atzo, Arabaren aurka. Emakumezkoak, 76-56ko emaitzarekin lortu zuten garaipena. Gizonezkoak berriz, 71-67 gailendu ziren.
Gipuzkoako lurraldean senior mailan jokatzen ari den Arrasate E.B. taldeak Donostiako Saieko taldeari egin dio bisita azken egunotan. Partiduaren azken emaitzak, 34-29 Saieko taldeari eman zion garaipena.
Ane Herreroren mutilak nor baino nor arituko dira bere etsaiaren aurka zapatu arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Iturripeko polikiroldegian. Momentu honetan, sailkapeneko bigarren postuan daude, 17 punturekin.
Harriet Arenaza izango da Euskadiko masterrean, besteak beste.
Autocares Artieda taldearen aurka arituko dira lehian Josu Larreategiren mutilak, arratsaldeko 18:15etatik aurrera. Lidergotik bi puntura dago talde arrasatearra une honetan.
6. jardunaldian jokatuko dute herriko talde ezberdinek zapatua eta domeka bitartean.
Alebin, infantil eta kadete kategorietan jolastuko dute. Senior kategorian neurketa bakarri izango da: Debagoieneko Selekzioa – Real Sociedad. Partiduak abenduaren 29 eta 30an izango dira Aretxabaletan.
AUKEA-k iragarri du sauna lehor berria larunbat honetan irekiko dela. Egun berean eta ostiralean Fitness Festa ospatuko da kiroldegian bertan. 2013an ere berritasunak izango dira.
Bihar (ostirala) gauean ospatuko da. Bikoteek izena eman beharko dute gaueko 22:15ak baino lehen.
Koadrilen Arteko Krosa abenduaren 16an ospatu egingo da kaleetan zehar. Aurrez, umeentzako lasterketak izango dira. Lasterketa hauetan ez da ezer ordaindu beharko inskripzioagatik.
Lehena helmugaratzen Eneko Urrizalki izan zen. Parte-hartzaile guztiek meritu handia dute, beraz, zorionak guztiei!
Josu Larreategiren mutilek garaipenaren bidera itzultzea izango dute helburu, aurreko asteburuan, Zarautz taldearen aurka galdu ostean. Hitzordua, zapatuan, hilaren 24an, arratsaldeko 20:20etan izango da.
Donostiako Alde Zaharra taldeak ez du partidurik galdu.
Bigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan, partidu interesgarriekin, adibidez Haizea - Dribling eta Sonografos - Fidel.
Leintz Gatzagako pilota txapelketa aurreraturik dago eta zenbait arrasatearrek finalaurrekoetarako eta final-laurdenetarako txartelak eskuan dauzkate. Domeka honetan, goizeko 9:30etatik aurrera jokatuko da jardunaldi berria.
Lutxo Iturrinoren mutilek hil ala biziko partidua jokatu dute gaur Mojategin Aurrera taldearen aurka. Bizkaitarrak nagusi izan dira partiduan zehar eta arrasatearrak esnatzen hasiak zirenean, lehenengo gola sartu dute kanpotarrek. Mondra mailaz jaitsiko da bere 100. urteurrenean.
Bihar Euskadiko Mendi Bizikleta openean izango dira gure txirrindulariak. Afizionatuak aldiz Igantzi eta Markinan izango dira, juniorrak Elgoibarren, kadeteak Lazkaon eta txikienak Urretxun.