Partidu gogorra izan da, atsedenean markagailua 15nakoa zen eta Jorge Santos belaunetik lesionatu da. Hala ere, Arrasateko taldea aurten ere txapelduna izan da. Orain erronka igoera fasea da.
Asteburu honetan jokatuko du ligako azkeneko partidua Ford Mugarri Arrasatek. Urte guztian zehar bigarren nazional mailako lidertzan joan eta gero, ligako txapela jantzi dezake talde arrasatearrak domekan Urdulizen kantxan irabazi ezkero.
Pablo Garcia entrenatzailearen ekipoak aukera izango du puntu gehiago lortzeko. Territorialeko mutilek Pulporekin neurtuko dituzte indarrak Zumaian.
Gipuzkoako lurraldean senior mailan jokatzen ari den Arrasate E.B. taldeak Donostiako Saieko taldeari egin dio bisita azken egunotan. Partiduaren azken emaitzak, 34-29 Saieko taldeari eman zion garaipena.
Ane Herreroren mutilak nor baino nor arituko dira bere etsaiaren aurka zapatu arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Iturripeko polikiroldegian. Momentu honetan, sailkapeneko bigarren postuan daude, 17 punturekin.
Partiduak bukaera zirraragarria izan du, baina arrasatearrek gol erabakigarriak sartu dituzte.
Tentsio handiko partidua jokatu ostean igoera faseko lehenengo partidua irabaztea lortu du talde Arrasatearrak. Nazional lehen mailarako bidean bigarren hitzordua gaur arratsaldeko 16.30tan izango du Ford Mugarrik.
Arrasate Eskubaloiko talde nagusiak Kantabria aldean jokatuko du nazional lehen mailara igotzeko fasea. Santoņa etxeko taldeaz gain, Madrilgo Virgen de Europa eta Pontevedra izango ditu aurkari moduan talde zuri-moreak.
Arrasateko taldea liderragoa da, gaurko garaipenari esker. Defentsak kamuts ibili dira, eta gol askoko derbya izan da.