Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Erreportajea oposizioarekin

"Mozal ordenantza": Arrasate erdibitu duen udal-araua (I)

Datorren 22an bozkatuko den mozioaren aurka ageri dira oposizioko udal talde guztiak eta "adierazpen askatasunaren alde borroka egitera" deitzen dute.
Testua eta argazkia: Ibai Trebiño / 2016-03-17
 (id: 494857)
Hautsak harrotu ditu Arrasaten EAJk eta PSEk proposaturiko "garbitasun ordenantzak" eta aspaldiko partez, konfrontazioa eta tentsioa kaleetan nabaria da. EAJ, PSE, Maria Ubarretxena alkatea eta Oscar Garcia jo mugan jartzen dituzten kartelak ere agertu dira herrian. "Garbitasunaren aldeko ordenantza" dela diote batzuek eta "adierazpen kontrako ordenatza" besteek.  Arrasate erdibitu duen ordenantza datorren maiatzaren 22an bozkatuko dute udal plenoan, eta kaleek irudikatzen duten moduan, bertan ere zatiketa izango da nagusi.

Eneko Barberena, EH Bildu taldeko zinegotziaren ustetan "adierazpen askatasunaren baitan kokatzen dira" azken egunotan EAJ eta PSEren aurkako adierazpenak. EH Bilduri "batzokiaren aurka egindako pintadak" ez zaizkiola gustatu dio baino era berean "adierazpen askatasunaren barruan kokatzen den zeozer dela" uste du. Eta bere ustetan, "hori da azken finean Udal gobernuaren politika berria, gustatzen ez zaiona debekatzea eta adierazpen askatasuna urratzea" . "Zer egingo dute hemendik aurrera? Bere gestioa kritikatzen duen gauza oro kaletik kendu?" galdetzen dio bere buruari Eneko Barberenak. Arrasateko Udala "terrenu labainkorrean" sartu dela uste du eta "adierazpen askatasuna gauza sakratatua" errepikatzen du uneoro. Charlie Hebdorekin konparatu du kasua, "Niri ez zait Charlie Hebdo gustatzen, baino orduan ere adierazpen askatasunaren alde egin nuen" dio amorruz.
 
"Adierazpen Askatasuna. Hori da Udalak debekatu nahi duena" dio haserre Igor Urizarrek, Baleike taldeko zinegotziak eta oposizioko kideak. Eta honetan ere oposizioko talde guztiekin bat egiten du. Berari ere ez zaizkio gustatu alkatearen kontrako kartelak, ezta Batzokiaren aurka egindako pintadak ere, eta "Arrasaten dagoen zatiketa baino ez dute irudikatzen" uste du. Garrantzia kentzen dio gaiari Igorrek eta arazoaren sustraira jo behar dela uste du: "Heziketa erabili beharrean zigorra erabiltzen dute,eta zorritxarrez gizartearen arazo estrukturala bateri erantzuten dio logika horrek". Gaiarekin egiten den desitxuraketari dagokionez, "herria garbi mantentzearen aldekoak" dira Baleikoak eta "gauzak txarto egin direla eta prozesu antidemokratikoa" izan dela uste dute zinegotziak.
 
Irabazi taldeko zinegotzia den Juan Luis Merinoren esanetan ere "gauzak egiteko formak ez zaizkio gustatu". "Herritarren iritzia kontuan hartu gabe egiten dira gauzak" uste du Merinok eta "arazoa" hor kokatzen du. "Adierazpen askatasuna mugatzeko ordenantza bat baino ez da" dio haserre , eta oposizioko talde guztiek bezala, Irabazik ere "inposiziotzat" jotzen dute udal-ordenantza berria.
"Eta hemendik aurrera zer?" Hori da oposizioko hiru zinegotzie burura datorkien galdera; Zer gertatuko ote den galdetuta, EH Bilduko zinegotziak "ordenantzak aurrera egingo duela" argi du. EAJ eta PSEren aldeko bozkekin aurrera egingo luke ordenantzak, baino hemendik aurrera zer gertatuko den ikusteke dago. Momentuz, 17. eta 3. puntuekin desadostasun handia erakusten duen oposizioak, "mozioaren onarpena etetea eta eztabaida demokratizatzea" helburu izango duen  moratoria bat prestatu du. 
 
"Eragile sozial zein elkarteei kalte handia egingo dien" ordenantzarekin kezka handia erakutsi dute EH Bilduk, Baleikek eta Irabazik, eta hori dela eta Sindikatu, mugimendu sozial eta politikoekin batera herri-ekimen bat sortuko dute, "mozal ordenantzaren" aurkako dinamikak bultzatzeko asmoarekin. "Borrokara lotzeko eta antolatzeko" dei egiten dute ere, eta "ostiral honetan kontzentrazioa antolatu dutela" esan digu Berberenak. "Arrasateko herriak mozioa zertan datzan jakin dezan" eta oposizioko kide orok, langilek edota ikaslek bezala "hemendik aurrera kalean izango direla" iragarri dute. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE