Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
28-25 irabazi dio Basauriri

Ford Mugarrik liderra garaitu du "konfiantza berreskuratuta"

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko martxoak 11, domeka

 

Ford Mugarri Arrasatek atzoko partiduan "gure buruarekiko konfiantza berreskuratu" zuen, Patxi Garcia entrenatzaileak azaldu zigunez. Hori izan zen garaipenaren arrazoietako bat.


Halere, partiduko lehen minutuetan Basauri 1 eta 3 aurreratu zen markagailuan. Partidu lehiatua eta ikusteko polita izan zen. Atsedenean: 14-12.


Azpimarratzekoak dira Unai Rodriguezen 7 golak eta Mikel Zuloagaren 6rak. Ford Mugarri aurretik joan zen markagailuan, baina Basauri atzetik gutxira segika.


Partiduko minutu erabakiorretan, partidua amaitzeko 3 minutu faltan, Asi Valle atezainak penalti garrantzitsu bat geratu zuen.


Basauri ahalegindu zen banakako defentsarekin Arrasateko taldearen erasoa bertan behera uzten, baina kale egin zuen.


Azken emaitza 28 eta 25. Garaipen handi hau garrantzitsua izan da ligako azken partiduetan sartu baikara, datorren asteburuan Ordiziaren aurka.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE