Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Olaia Ramos eta Domentx Ucin-ek gidatuta

Kontzertua jai musikal bihurtu dute AMko Hezkuntza Berezikoek

Bideoa, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 14, ostirala

 

Arrasate Musikalek martxan dauka Udaberri Zikloa, eta gaur arratsaldean Hezkuntza Bereziko neska-mutilek kontzertua eman dute, Monterronen bertan.

 

Olaia Ramos eta Domentx Ucin irakasleek zuzendu dituzte, eta egokitutako pianoari eragin diote. Azken abestia denek elkarrekin abestu eta dantzatu dute, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Pausoka pausoka'. Publikoaren txalo beroak jaso dituzte.

 

Ikasle hauek jatortasunez, maitekor eta espontaneoki aritu dira, eta kontzertua azken zatian jai musikal bilakatu dute. Zorionak guztiei!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE