Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Izena ematea zabalik dago
Zaldibarren eta Monterronen ibilbide gidatuak egingo dira asteburuan
Larunbatean Zaldibar eta bere ingurunea ezagutzeko bisita antolatu du Arrasate Zientzi elkarteak, Ondarearen Europako jardunaldien barruan. Igandean berriz, goizeko 10:00etatik 13:00etara Monterronen orientazio proba egingo da.

 (id: 80250)Testua: Mondraberri. Argazkiak: Arrasateko Udala. 2019ko urriak 15, asteartea.

 

Bi ibilbide gidatu berri egingo dira asteburu honetan Arrasaten. Larunbatean Zaldibar eta bere ingurunea ezagutzeko bisita antolatu du Arrasate Zientzi elkarteak, Ondarearen Europako jardunaldien barruan. Hitzordua goizeko 11:00etan izango da Zaldibarreko frontoian, eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Aurretik izena eman beharko da kultura@arrasate.eus  posta elektronikoan edo  943 25 20 00 telefonoan.

 

Zaldibar frontoiaren inguruak historian zehar zerikusi garrantzitsua izan du arrasatearren aisialdiarekin. Adibide batzuk aipatzearren: tren geltokirako ibilbidean dugu;  elezaharrak dio Arrasatek lur eremu hori eskuratu ziola Oñatiko konteari  Doke jokoan irabazita. Ohitura hori gogoratzeko ostiral Santuan urteetan jokatu izan da Zaldibarren Doke edo arran jokoan. Jardueran zehar inguru horretan nabarmendu diren eraikuntza eta gertaera historikoak ezagutuko ditugu. Dokean jolasteko aukera ere izango dugu.

 

 (id: 100884)Orientazio froga Monterronen

 

Igandean berriz, goizeko 10:00etatik 13:00etara Monterronen orientazio proba egingo da. Ibilaldi txiki bat eginez, mapaz eta brujulaz baliza batzuk aurkitu beharko dira, Monterron parkean gordeak. 48 leku libre daude oraindik, eta parte hartu nahi dutenek Arrasateko Udalaren webgunean izena eman beharko dute.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE