Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AGAKOk antolatuta

Kubatar Iraultzaren aldeko egitaraua ospatuko da asteon

Pelikula emanaldia (asteazkenean), salsa ikastaroa (ostiralean) eta dantza-poteoa (ostiralean) izango dira.

Kartela: AGAKO / Testua: mondraberri.eus / Portadako argazkia: MB Artxiboa / 2019ko uztailak 22, astelehena

 

Gaztetxeko AGAKOk (Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak) aurten ere Kubatar Iraultzaren aldeko jaia antolatu du.

 

Aurten ez da soilik uztailaren 26an ospatuko, uztailaren 23an ere ekitaldi bat egingo delako: 'Diarios de motocicleta' filma eskainiko da Gazteluondoko frontoian, gaueko 22:00etan.

 

Uztailaren 26an salsa ikastaroa ospatuko da Monterron parkean, arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, ikasitakoa aplikatzeko-edo, dantza-poteoa hasiko da arratsaldeko 19:00etan. Ondo pasau!

 

595.Kubatar.Iraultza19AGAKO (id: 89913)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE