Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

ESKERRIK ASKO ENEKO, ONGI ETORRI LARRAITZ

Eneko Barberena Mondragonen gutuna.

120.Eneko.Barberena.EHBILDU (id: 419436)Testua: Eneko Barberena Mondragon / Argazkia: EH Bildu, artxibokoa / 2018ko martxoak 7, asteazkena 

 

Enekotik Enekora, lerro hauek idaztea da egin ahal dudan gutxienekoa. Ez dira garai onak konpromiso politikorako, inkesta guztietan gutxien baloratutako arloa da politikarena, eta horrek are baliotsuagoa egiten du zure konpromisoa. Gobernatzeko taldea ginena oposizioan aurkitu ginen eta horrek ez du zure lana ilundu. Hezkuntzan, gazterian, kirolean eta berdintasunean proposamenak, kexak, iradokizunak eta ekimenak aurkeztu dituzu. Eragile eta norbanakoekin egon zara, beti ere dedikazio osoz. Orain aldiz, zaintza lanetara buru belarri sartzea erabaki duzun honetan, fase berria bizitzan. Ez ahaztu, bizitza da handiena. Milesker eginiko lanagatik.

Larraitzi berriz ongi etorria eta eskertza. Ziur gaude legealdia amaitzeko urte bete falta den honetan ederto etorriko zaigula zure esperientzia eta ezagutza.

Plazerra da horrelako pertsonez inguraturik lan egitea.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE