Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ikasturte amaierako ekitaldian

Agurtzane Telleriak eta bere ikasleek akrobazia ikuskizuna eman dute

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 21, ostirala

 

Airean, Belun, Arizmendi Ikastola, Arrasateko Udala eta Eskoriatzakoak antolatu zuten atzo arratsaldeko emanaldia.

 

Agurtzane Telleriaren eta bere ikasleen eskutik 'Altxorraren bila' aire akrobazia ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen Monterron parkean. Horretarako, bertako eskenatokia "pirata-barku" bihurtu zuten.
 
Funtzioa 40 lagun inguruk osatu zuten, 18 dantza eta aire akrobazia pieza koreografiko eskainiz. Zirkoko material ezberdinekin dituzten gaitasunak, malabareak eta jarduera gehiago eskaini zituzten.

 

Agurtzane Telleria Larrañaga arrasatearrak Eskoriatzako gimnasioan eta Arizmendi ikastolan ematen dituen ikastaroen kurtso amaierako erakustaldia izan zen. 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE