Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Baita erabiltzaileen ongizatea hobetzeko ere

Etxez Etxeko Zerbitzua hobetzeko Grupo SSIk egoitza ireki du

595.Inaugurazioa2.GRUPOSSI (id: 6883887)


Argazkiak: Grupo SSI / Testua: mondraberri.eus / 2019ko uztailak 9, asteartea 

 

Aurreko ostiralean Grupo SSI talde kooperatiboak bere egoitza inauguratu zuen Arrasaten, "udalerri honetan ematen duen Etxez etxeko zerbitzuaren kobertura hobetzeko".

 

Talde hau orain direla 32 urte sortu zuten Bilbon, eta zerbitzua eskaintzen du Bizkaiko udaberri askotan: hiriburuan bertan, Uribe Kostako Mankomunitatean, Zornotzan,...

 

Lan-gatazkaren ondorioz, Arrasateko Etxez etxeko zerbitzua kudeatzen du iazko urritik. Bere "helburuetako bat da Gipuzkoan sendotzea, eta zentzu horretan Arrasateko egoitza" ireki du.

 

595.Inaugurazioa4.GRUPOSSI (id: 7039622) 

 

Ostiralean SSIk bilera pribatu bat egin zuen Etxez etxeko zerbitzua ematen duten pertsonen lantaldearekin, erakunde publiko eta pribatuekin (mugimendu kooperatibistaren eta sozialaren ingurukoak), eta Arrasateko Udalarekin. 

 

Grupo SSIko ordezkari Karmele Acedok esker oneko hitzak izan zituen Arrasateko lantaldeko pertsonentzat, baita Udalarentzat ere "zerbitzuaren hasierako une konplexuetan SSIrengan konfiantza jartzeagatik".

 

Aurrera begira, "eredu kooperatiboan sakontzeko eta bertako eragileekin harremanak estutzeko" asmoak azaldu zituen. "Helburua da zerbitzua eskaintzen diegun pertsonen bizi-kalitatea hobetzea".

 

595.Inaugurazioa3.GRUPOSSI (id: 7105904) 

 

Maria Ubarretxena alkateak eskertu zuen Etxez etxeko zerbitzuak "leku nabarmen bat" izatea udalerrian. Halaber, berretsi zuen zerbitzu honek Udalarentzat duen garrantzia.

 

Hortaz gain, ekitaldian azpimarratu zuen "Grupo SSIk udalerriko eskerei emandako erantzun ona".

 

595.Inaugurazioa1.GRUPOSSI (id: 7173388) 

SSIren egoitzak "aurrera pauso bat da zerbitzu kohesionatuago bat emateko eta honezkero Arrasaten lanean diharduten pertsonentzat bilera eta lan espazio bat emateko". 

 

Ekitaldiaren amaieran catering bat izan zen, Ausolagunek zerbitzaturikoa, jardunaldiari amaiera eman ziona. 

 

 

Erlazionatutako albisteak:

 

Etxez etxeko langileek "garaipen handi bat" lortu dute

2018ko urriaren 22an argitaratutako albistea 

 

Etxez etxeko langileek hiru hilabete greban soluzio barik daramatzate

2018ko irailaren 19an argitaratutako edukia 

 

Grupo SSIren webgunea

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE