Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Uribarri nekazal auzoko jai batzordearen oharra
Egun gutxi barru kaleratuko dute aurtengo jaien egitaraua.

200 (id: 9987589)

 

2012/07/12

 

Uribarri nekazaritza auzoak San Bartolome jaiak ospatzen ditu abuztuaren 23,24 eta 25ean, hain zuzen ere. Jaiak antolatzeko Udalak ematen duen diru-laguntzaz gain, auzoan bertan kokatuta dauden hainbat tailer, negozio eta enpresek ematen duten diru-laguntza erabiltzen da. Hauen laguntza benetan eskertzekoa da, hau gabe zailagoa izango bailitzateke denontzat gustagarriak diren jaiak antolatzea.

 

Jai batzorde honek argi utzi nahi du inoiz ez diela dirurik eskatu bertako bizilagunei. Beraz, eta gaizki-ulertuak saiheste aldera, argi geratu dadila Uribarriko nekazaritza auzoko jaiak aurrera ateratzeko ez diola inoiz auzotarrari dirua eskatu, ez ataritan, ez etxez-etxe. Beste urte batzuetan bezala, aurten ere auzotarren presentzia eta parte-hartzea eskertuko dugu.

 

Egun gutxi barru argitaratuko dugu aurtengo jai egitaraua, gonbidatuta zaudete guztiok.

 

Uribarri nekazal auzoko jai batzordea.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE