Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AZAROAREN 25EAN EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA
Jakin badakigu hau ez dela egun bakar bateko lana, egunez egun landu eta ehundu beharrekoa baizik, eta horregatik Ap1eko langileek, beste gai askotan bezala, gauzak aldatzeko dugun bidea,horregatik “Berdintasuna ehunduz” egitasmoan parte hartu nahi dugu.

Testua: Eneko Urdangarin. 2018ko azaroak 26, astelehena.

 

Ezinbesteko bidea denez, langileekin gaia landuko dugu, mataza horietako bakoitzaren esanahia zer den hitz eginez, hausnartuz eta josten dugun bitartean berdintasunaren sarea ehunduz.

 

Langile bakoitzak bere zatia ehunduko du, ondoren zati guztiak elkartuko ditugularik, guztien artean gaiarekiko gure elkartasuna adieraziz.

 

Gaiaren garrantzia ikusita, ez genuke lanketa hau lan tokian soilik geratzerik nahi. Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, orduan eta indar gehiago izango du gure adierazpen ahotsak. Horregatik, famili eta nahi duen guztiei gonbidatu nahi zaituztegu ere parte hartzera. Bai zuen seme-alabei beraien zatia ehuntzen lagunduz, baita zati berriak josiz ere. Aitak, amak, aitonak, amonak, izebak, osabak, lagunak,  bizilagunak,…  zenbat eta gehiagok parte hartu, orduan eta tela zati luzeagoz josiko dugu herria.

 

BERDINTASUNEAN HAZI ETA HEZI NAHI DUGULAKO,

 

BERDINTASUNEAN BIZI NAHI DUGULAKO!!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE