Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ibai-Artek antolatuta

Ziurtatutako barreak eta dibertsioa Altrius, Oliver eta Eva magoen eskutik

Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak gaur egun burutzen ari den ‘Erosketak doan Magiari esker’ kanpainaren barnean, ostiral honetarako, maiatzaren 18a, herriko kaleetan Euskadiko mago batzuen ikuskizun desberdinak antolatu ditu.

 (id: 244363)

 

Testua eta kartela: Ibai-Arte / 2018ko maiatzak 16, asteazkena

 

Magia Arrasateko kaleetara ekartzeko arduradunak “Altrius” eta “Oliver eta Eva” magoak izango dira. Bakoitzak 40 minutuko 2 emanaldi emango dituzte.

 

Altrius magoak magia eta umorea oinarri izango dituen familia-ikuskizun dibertigarri eta harrigarria aurkeztuko du. Mondragon Unibertsitatean ikasitako gasteiztarra udalerrian ezaguna da azken urteetan egin izan dituen aktuazioak direla eta. Magoaren funtzioak Arrasateko Herriko plazan izango dira  18.30 eta 19.30ean.

 

Bestalde, Oliver eta Eva Arrasateko Maiatzaren 1 Plazan izango dira 18.30ean eta Sebero Altube plazan 19.30etan (euria eginez gero, Biteri plazan egongo da hauek ikusteko aukera). Oliver Euskal Herri osoan zehar aritu da azken 15 urteetan eta Magiako Nazioarteko Federazioko kide da. Evak berriz, umeenganako bokazio handia du txikitatik eta magian aurkitu du etxeko txikienengana iristeko biderik onena.

 

Beraz, astebukaera barre, dibertsio eta ezusteez beteta hasteko aukera dute bai familiako txiki eta baita handienek ere. Zalantzarik gabe ikustea merezi duten eta familia osoak gozatuko dituzten ikuskizunak egongo dira Arrasaten. Oso erraza izango da magoa nun dagoen jakitea bertan ezarriko diren banderak direla eta, beraz, hau bilatu besterik ez duzu egin behar!

 

Maiatzak 18, ostiraleko PROGRAMA

 

MAIATZAK 1 PLAZA

18.30 – Oliver eta Eva

 

SEBERO ALTUBE PLAZA

19.30– Oliver eta Eva

 

HERRIKO PLAZA

18.30 – Altrius Magoa

19.30 – Altrius Magoa

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE