Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Surf eko profesionalak formatzeko estreineko gradu ondokoa estatuan

Mondragon Unibertsitatea eta Kiroleskolaren eskutik

Mondraberri, ekainak 12, ostirala

400.surfa (id: 9950044)
 

Mondragon Unibertsitateak eta Kiroleskolak datorren ikasturtean abian jarriko dute surfaren industrian eta kirol irristakorren eremuan profesionalak sortzeko aurreneko gradu ondokoa.

 

Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzietako dekanoak eta Sancho Rodriguez, Donostiako Amstel Surfilmfestibaleko arduradunak aditzera eman zuten atzo ekimen honen berri,  egun hauetan gipuzkoar hiriburuan garatzen ari den jaialdiaren baitan. Hain zuzen ere, datorren ikasturtetik aurrera, ikastaro hau urritik maiatzera bitartean ostiraletan eskainiko da Mondragon Unibertsitateko Bidasoako kanpusean.

 

Belokiren adierazpenetan: “ ekimen aitzindari hau surfaren eta kirol irristakorren industria egonkortu eta zabaltzeko helburuarekin jaio da”. Horrez gain, “ erreferentzia moduan, aldez aurretik, beste herrialde batzuetan garatutako esperientziak kontuan izan dira. Hala nola, Perth (Australia), California (AEB), Plymouth (Erresuma Batua) eta Burdeoseko(Frantzia) esperientziak, gaur arte gisa honetako formakuntza ekintzak garatu dituzten leku bakarrak, alegia.

 

Ikastaro hau surfaren eta kirol irristakorren industrian parte hartzeko interesa duten pertsonei zuzendua dago eta era berean, dagoeneko parte izanik, euren ezagutza eta trebetasunak dinamizatu eta indartu nahi dituztenentzako.

 

FORMAKUNTZA

 

Guztira 175 ordutako iraupena izango du ikastaro honek eta  bederatzi moduluz osatua dago. Ikastaroa urritik maiatzera luzatuko da eta eduki teoriko zabala jasoko du. Modu berean, nazioarteko marketingean adituak diren pertsonen presentzia izango da. Baita, surfaren eta kirol irristakorren sektorean  profesionalak direnena ere.


Horrez gain, askotariko bisitak hartuko ditu bere barne, bai, mundu mailako aurreneko ekitaldietara, kirol irristakorretara zuzendutako materialak ekoizten dituzten lantegietara edota produktuen berrikuntza eta garapena ardatz duten zentruetara.

 

Belokiren arabera, titulu hau abian jartzeak, Mondragon Unibertsitateak enpresa eta unibertsitatearen artean lotura sendo bat ezartzeko eta modu honetan, lan merkatuko enpresen beharrizanei erantzuteko helburu horretan, aurrerapauso bat ematea ahalbidetzen du.

 

Bestalde, azpimarratu zuen, hainbat enpresa eta erakundek dagoeneko bere adostasuna agertu dutela eta egitasmo honetan laguntzeko borondatea. Besteak beste,  Pukas Surfboards, Loreak Mendian edo Forum Sport. Baita,  SurfilmFestibal bezalako ekitaldiak eta entitateei dagokionez, Euskal Herriko Surf Federazioa edo BAT  (Basque Team).

   

Ikastaroan izen emateko aurreneko epea, uztailaren 10era arte irekita egongo da. Kurtsoari buruzko informazio guztia Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko web gunean edo Kiroleskolaren web gunean dago eskuragarri.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE