Bi ekitaldiak Garaia Gunean egin dira. Bertan izan dira Iosu Zabala errektorea, Ino Galparsoro alkatesa eta Patxi López lehendakaria, beste batzuen artean.
Mondraberri- 2010/02/03
Lidia Madinabeitia de la Maza arrasatearra suertatu da Ibai-Artek egindako zozketan irabazle. 2009ko ekaina eta abendua bitartean erosketak egiteko Ibai-Arte Txartela erabili zutenen artean Kanarietarako bidaia bat zozkatu eta arrasatear honek Sugar dendan irailean egindako erosketari esker, berau irabazi du. 25.000 erosketen artetik erabaki da azkenean irabazlea.
Honekin eman zaio amaiera Ibai-Arte Txartelarekin 2009 urtean zehar egin diren ekimenei. Ibai-Arte txartela funtzionamenduan egon den lehen urte honen balorazio “oso positiboa” egin dute sustatzaileek. Alde batetik, “bezeroek gero eta gehiago erabiltzen” duten txartela delako eta; bestetik, “Arrasateko merkataritza eta zerbitzuak bat egin dituen tresna nagusia” delako.
Dagoeneko, aurtengo urtearen hasiera honetan 3.100 txarteletik gora daude kalean eta aurreko urtean bezala, “ekimenez beteriko plangintza” prestatzen ari da Abai-Arte.