Isei Barbero / 2012ko ekainak 27, asteazkena
Gaur goizean, 10:50ak aldera auto istripua izan da GI-627 errepidean, Aretxabaleta inguruan. Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez, bi autok elkar jo dute, eta gidarietako bat ospitalera eraman behar izan dute. Ezbeharraren ondorioz ez da auto-pilaketarik sortu, eta polizi iturriek jakinarazi dutenez, "hasiera batean behintzat ez dirudi zauritutako gidariak ezer larririk duenik".