Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: EH BILDU]
Azokaren eta herriko komertzioaren alde udal gobernuak mugitu behar du
Prentsa ohar honen bidez Arrasateko EH BILDUk salatu nahi du EAJ eta PSOE alderdiek duten utzikeria herriko komertzioari eta azokari dagokionean.

Testua: EH Bildu. 2018ko irailak 12, asteazkena.

 

Azokarekin kudeaketa negargarria egiten ari dira. Aurreko legealdiko egitasmoa saboteatu zuten, larunbatetan azoka alternatibo bat muntatu zuten porrot izugarri bat eskuratuz eta orain geldi-geldi da dena. Azokak merezi du egitasmo erakargarri bat bizi dadin, kontsumo osasuntsu, gertuko eta jasangarria delako. EH BILDU ziur egon da EAJk ez duela azokarik nahi eta orain ziur dago PSOEk ere ez duela inolako asmorik.

 

Herriko komertzioarekin ere gauza berri gutxi. Iazko udazkenean hainbat neurri aurkeztu zituen EH BILDUk arazo estrukturalei aurre egiteko. Hala nola lokal falta, belaunaldi erreleboa, erosketa ohitura berrien erronka... Egin den plana gainera auzoetara zabaltzea eskatu genuen, bertako komertzioak errealitate propioa duelako. Ez dugu erantzunik jaso.

 

Utzikeria honen aurrean, EH BILDUk azokaren egoerari buruzko galdera egingo du OZMA batzordean eta komertzio neurriak planteatuko ditu plenoan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE