Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gaur goizean Amaia antzokian egindako Batzar Orokorrean
Ordainduk Auzitegi Gorenean helegitea ez jartzea erabaki du
Hala ere, 15 bat pertsonak alde bozkatu dute, eta helegitea aurkezteko asmoa daukate.

 (id: 9857752)Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko uztailak 24, asteazkena.

 

Ordainduk Amaia antzokian egindako Ezohiko  Batzar Orokorrean, elkarteko bazkideen gehiengoak  Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea ez aurkeztea erabaki du. Uztailaren bian Auzitegi Probintzialak konfirmatu zuen Bergarako auzitegiak Ordaindu eta Eskuratu elkarteen aurkako epaia.

 

Fagor Elektrotresnetako  ia 1.000 bazkide ohik Mondragon Korporazioari porrot egin zuten bi enpresetan ipinitako 47 miloi euro erreklamatu izan dizkiote, baina Gipuzkoako Probintzia Entzutegiak konfirmatu du Bergarako auzitegian hartutako erabakia.  Plataformako abokatuek azaldu dutenez, epaileak ustezko preskripzioa argudiatu du kontuan hartu duelako behin-behineko txostenaren data eta ez behin-betikoarena.

Abokatuek adierazi dutenez, epaileak ez du frogatutzat eman orduko bazkideak engainatuak izan zirenik, aurrezkiak kooperatiban uzteko erabakia informazio osoarekin hartu zutelakoan. Era berean, epaileak ez du frogatutzat eman Fagor Elektratresnen eta orduko MCCren arteko harremana arazo honi dagokionean.

 

Sunioneko abokatuek helegitea ez jartzea aholkatu diete Ordainduko kideei, horrek izango lukeen kostu ekonomikoarengatik eta aldeko sententzia lortzeko aukera gutxiengatik. Hala ere, 15 bat pertsonak alde bozkatu dute, eta helegitea aurkezteko asmoa daukate.  Errekurtsoa aurkezteko epea irailaren 3an bukatuko da.

 

Atzo Eskuratuko Batzar Orokorra izan zen Basaurin emaitza berberarekin. Plataformako kide gehienek helegitearen aurka bozkatu zuten.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE