Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zaldibar txapelketaren hasierak ikusmin handia piztu du
Harmailak jendez lepo, zapatuan ekin zioten Zaldibar txapelketa mitikoaren aurtengo ekitaldiari. Asteburuz asteburu, Zaldibarko frontoia futbitozaleen topagune izango da ekainaren 10era arte.

 (id: 68998)

Ibai Trebiño / 2017-04-26 (argazkia eta beheko irudia: antolakuntza)

 

Ezbairik gabe, Arrasateko historiari lotuta dagoen txapelketa da Zaldibarkoa, eta aspaldiko partez, bere izena daraman frontoia futbitozaleen topagune eta gotorlekua bilakatu zen berriz zapatuan. Testuinguru honetan, gogotsu eta kemenez aritu ziren jokalariak zapatuan ospatutako txapelketaren lehen jardunaldian, baino ez hori bakarrik; eguraldiak lagunduta ikusle ugari bildu zituen txapelketaren hastapenak, Zaldibarrek piztutako ikusmina derrigorrezko albiste bilakatuz.

 

12 talde ari dira aurtengo lehiaketan -euretariko asko berriak- eta oro har, zapatuko lehen jardunaldiak indarrak neurtzeko eta norberaren asmo-deklarazioa egiteko balio izan du. Zentzu horretan, Aldatzek 0-8 garaitu zuen estreinekoz Zaldibarren ari den Uribesalgo Aseguruak taldeari, eta bide batez B multzoko lidergoa eskuratu du. Aipatzekoa da ere Altza Porru talde berriak Lasagabaster-en kontra lortutako garaipena, intentsitate handiko partida baten ostean.

 

Honezkero, bigarren jardunaldia zapatu honetan ospatuko da goizeko 10.30etik hasita eta beti bezala, sekulako arrakasta biltzen jarraituko du.

 

Emaitzak (lehen jardunaldia)

 

Jibaros 8-2 Oliver y Pepi
Uribesalgo Aseguruak 0-8 Aldatz
Lasagabaster 2-3 Altza Porru
Legends 3-Elorra 1
Monte Taberna 5-2 Betrayer
Africa United 8-3 America

 

Astebururako kartelera

 

595.Kartelera.17.2.jard.ZALDIBARKO-ANTOLAKUNTZA (id: 2096776)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE