Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EMUNen aholku eta gidaritzarekin

Hainbat herritar eta Udalak hasi dute parte-hartze ordenantza lantzen

Udalak azaldu duenez, helburuak dira "herritarren hitza bermatzea eta elkarrekin parte-hartzea nola sustatu eta etorkizunera begira bidea elkarrekin nola jorratu lantzea".
595.Parte-hartze.Ordenantza.Lantzen.1.UDALA (id: 66005)

Testua: mondraberri.eus / Argazkiak: Udala / 2018ko urriak 11, osteguna

"Arrasatearrak udalgintzan inplikatu eta haien parte-hartzea bultzatze aldera", Udalak "ezinbestekotzat jo du" parte-hartze ordenantza sortzea "udal-egiturak eta herritarrek bidea elkarrekin egin dezaten". 

Izan ere, udal-talde ezberdinen ikuspegi eta proposamenetatik harago, "herritarrei protagonismo handiagoa ematea da Udalaren helburua", eta beren "iritzi eta nahiak entzun eta jaso nahi dira". 
 
595.Parte-hartze.Ordenantza.Lantzen.2.UDALA (id: 96708) 
Horretarako, herritarrekin elkarlanean atzo ekin zion Udalak arrasatearren parte-hartzea "bermatu, sistematizatu eta arautuko" duen ordenantza lantzeari. Lehen saioa atzo arratsaldeko 18:00etan egin zen, Jokin Zaitegi gelan eta udal-ordezkari politiko eta herritarren artean, guztira 20 bat lagun batu ziren, EMUN kooperatibaren aholkularitza eta gidaritzapean, aipatu ordenantzaren lehen urratsak emateko. 

Ekimenaren helburua da "herritarren hitza bermatzea eta elkarrekin parte-hartzea nola sustatu eta etorkizunera begira bidea elkarrekin nola jorratu lantzea". 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE