Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Nire asmoa ez zen biktima akabatzea''

Auzipetuak eskizofreniak jota tiro egin zuela deklaratu du

Epaiketan biktimak azaldu ditu erasoak eragin dizkion kalteak. Gaur hasi da epaiketa Gipuzkoako Probintzia Entzutegian, eta familiak barkamena eskatu dio biktimari. Erasotzaileari "19 urte zituenean eskizofrenia diagnostikatu zioten".

595.Atentatu.Bañez.Doktorea.Kalean3 (id: 2433506)



Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 24, astelehena

 

Gaur hasi da Arrasaten pakistandar jatorriko pertsona bati ustez tiro egin zion pertsonaren aurkako epaiketa.

 

Gipuzkoako Probintzia-Entzutegiko Lehen Atalean ekin zaio, eta astean zehar gauzatu egingo da.

 

Saioa hasi baino lehen, aretoaren kanpoaldean, auzipetuaren ahizpak eta beste senide batek biktimari gertatutakoagatik barkamenak eskatu dizkiote.  

 

Gainera, saioaren atsedenaldi batean, neska honek bertaratutako hedabideei azaldu dizkie bere anaiaren bizitzako hainbat gorabehera: "19 urte zituenetik eskizofrenikoa da".

 

Salatu egin duenez, tiro egin baino "bi hilabete lehenago medikazioa gutxitu zioten, nahiz eta jakin bazekiten armak eramaten zituela". Ez zioten "garrantzirik" eman. 

 

Arrebak gehitu du auzipetuak "haurtzarotik trauma bat duela", eta "ejerzito baten parte da". Horrela, "militar bat bezala eta kaskamotz" itxurarekin joaten da.

 

"Mundua delikuentzatik eta bestelako gauzengatik defendatzen du, Al Qaeda esaterako". 

 

Gaur epaiketa hasi da eta lehen saioan auzipetuak deklaratu du. "Esan nuen: ikusten dudan lehenari, gustuko ez dudanari, tiro egingo diot. Ez nuen pentsatu, ez nuen hausnartu".

 

Akusatuak tiro egin zuela onartu du baina bere defentsak eskizofreniak jota zegoela argudiatu du. 

 

Fiskaltzak 14 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen du eta akusazio partikularrak 15 urtekoa.  

 

2017ko apirilaren 12an "beldurtuta nengoen edo dena delakoa, irten nintzen eta egin nuen" adierazi du auzipetuak adierazpen ulergaitz batean.

 

Hala ere, argitu nahi izan du bere asmoa ez zela pakistandar jatorriko pertsona "akabatzea". "Nire burua gizartearengandik pixka bat presionatuta sentitu nuen, baita nire inguruneagatik ere".

 

Azaldu duenez bere egintzagatik "damututa" dago, ez zekielako biktimaren haurrak ere jolas parkean zeudela. 

 

Bere bizitza buruko gaixotasun batek, drogek eta neonazi batzuekin harremanak izateak markatu dute. Gainera erlazio "oso onak" ez zuen jende batekin, eta medikazioa murriztu zioten.

 

"Ibilgailua geratu nuen, tiro egin nuen eta ospa egin nuen. Ni izan nintzen onartzen dut. Bizkarretik tiro egin nion, bizkar emanda zegoelako".

 

Adierazi du berak ez zuela pistola manipulatu, berak lortu orduko pistola manipulatua zegoelako. Gehitu du ez zuela pistola erosi pakistandar jatorriko pertsonari erasotzeko, ez zuen aurrez ezagutzen. Pistola zeraman "mehatxaturik" eta "beldur" sentitzen zuelako bere burua. 

 

Biktimak ere hitza izan du epaiketan, eta itzultzaile baten laguntzaz azaldu du egun hartan bere hiru semeekin futbolean jolasten ari zela parkean.

 

Halako batean tiro bat entzun zuen, eta lurrera erori zen. Ezin izan zuen tiroaren egilea nor zen ikusi, berriro begiak ireki ahal izan zituenean Donostia Ospitalean zegoelako.

 

Aita honek argi utzi du ez dakiela egin zion tiro akusatuak, eta azaldu du ordutik, zaurien eta lesioen ondorioz, ezin izan duela obretan lan egin eta zamarik hartu. Epaiketak bihar aurrera jarraituko du lekukoen testigantzekin. 

 

 

Erlazionatutako edukiak: 

 

Arrasaten pakistandar bat zauritu zuen tirogilearen arreba naiz 

2019ko ekainaren 21ean argitaratutako gutuna 

 

Gizon bat tirokatu dute, kotxe bat erabiliz, Bañez doktorea kalean

2017ko apirilaren 12an argitaratutako albistea 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE