Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ertzaintzaren Sindikatuaren prentsa oharra
ErNE: "Segurtasunarekin ez da jolasten"
Ertzainen Nazional Elkartasunak komunikatua helarazi du, azkenaldiko istiluen harira herri-poliziek pairatzen duten segurtasun falta salatzeko. Udal Gobernuari polizien formakuntzan inplikatzeko eskaria luzatzen dio sindikatuak.

Testua: Erne / Testuaren itzulpena: mondraberri.eus / 2018ko otsailak 9, ostirala

 

Jarraian, euskarara itzulita, ErNE Sindikatuak komunikabideoi bidali digun komunikatua irakur daiteke. 

 

ErNE Sindikatuak herritarren eta polizia agenteen segurtasunean gehiago inbertitzeko eskatzen die udaletxeei.

 

ErNE Sindikatua arduratuta dago Debagoiena eta Debabarrenan azkenaldian sortu diren istiluen gorakadarekin. Izan ere, herriko polizia orain arte ezezagunak zituen eta hiri handietan bakarrik gertatzen ziren arrisku egoerak pairatzen hasi da.

 

Suzko armen bidezko hilketa saiakerak, drogekin zerikusia duten gatazken ondoriozko labankadak, jai-guneetan sortutako borroka jendetsuak... Azken ezbeharretan bi agente zauritu dira Arrasaten eta Eibarren eta biek ala biek euren jardun poliziala burutzeko ezgai jarraitzen dute oraindik.

 

Herriko poliziek funtsezko garrantzia daukate segurtasun publikoan eta gertaerak jazo diren tokira lehenak iristen izaten dira. Nahiz eta egunero era guztietako eta geroz eta zailagoak diren egoerei aurre egin behar izaten dioten,  euren arduradunek ez dizkiete ahalbidetzen prebentzio eta babes formazio, medio eta teknikak.

 

Bitarteko egokirik gabe poliziek ezinezkoa dute herritarrak defenditu eta beraien bizitza eta ondasunak babestea.

 

Horregatik, alkateen egitekoa da segurtasun indarrak dohainik baliagarrienez trebatzea, herritarren segurtasun eta ongizate soziala defendatzeko jardueran aurrera egin dezaten.

 

Arrasateko Udaltzaingoaren Buruzagitzak hiru txosten bidali dizkio (2016, 2017, 2018) Arrasateko Udal Gobernuari, gaur egun bizi diren mehatxu eta benetako arrisku egoeren aurrean araudiak baimentzen dituen armak erabili ahal izateko.

 

Poliziek arma zorrotz edo suzko armen bidezko mehatxuen aurrean piperbeltzezko sprayekin edota porrekin erantzun behar izatearen atzean arduragabekeria handia dago. Zergatik egiten diete entzungor politikariek txosten teknikoei?

 

Arrasateko Udal Gobernuak aipatzen duen kontsentsu politiko falta aitzakia besterik ez da polizia-agenteak arauzko armez ez hornitzeko. Interes politikoak ezin dira herritarren eta polizien ongizate eta segurtasunaren gainetik egon.

 

Bulegoetan ikusarazi nahi den errealitatea segurtasun indarrek eta herritarrek kalean bizi duten egoeraren oso bestelakoa da. SEGURTASUNAREKIN EZ DA JOLASTEN.

 

Poliziaren bat interbentzioren batean zauritu bada eta ezbehar hau beharrezko formazio tekniko eta baliabide faltagatik izan dela frogatzen bada, ErNE-k eginahalak eta bi egingo ditu arduradun politiko eta polizialek dagozkien ardura moral, legal zein penalak euren gain har dezaten.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE