Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Felipe Elkarlaguntza:

"Gure bazkideak gonbidatzen ditugu egoitza berria ezagutzera"

Elkarte honek 12.000 bazkidetik gora ditu Debagoienean. Grupo San Juanen bulego berria inauguratu da gaurkoan. Honen helburuetako bat da "bazkideengana gerturatzea", eta bertako langile berriak hainbat zeregin izango ditu.

595.San.Felipe.Apostol.Egoitza.Inaugurazioa (id: 3122774)


Bideoa, testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 30, asteazkena

 

San Felipe Elkarlaguntzak egoitza berria inauguratu berri du, Grupo San Juaneko Alfonso X. plazako 3. zenbakian.

 

Elkarte hau 1898an sortu zuten, irabazi asmorik gabekoa da, eta hildako bazkideen ehorzketa eta lekualdatze gastuak asetzen ditu, elkarri lagunduz. Egun Arrasaten eta Debagoienean 12.277 onuradun ditu, eta bere printzipioak dira:

  • Atxikimendu librea
  • Elkartasuna
  • Konfiantza
  • Elkarkidetasuna
  • Autokudeaketaren gardentasuna 
Kontuan hartzekoak dira ehorzketako gastuak 3.500 € ingurukoak izaten direla. "Gure bazkideen kasuan, gastu horien zati handi bat estalita dago, familiakoei prestazio ekonomikoa emateaz gain". Ehorzketako hainbat gastu estaltzen ditu:
  • Lekualdatzea
  • Hilkutxa
  • Eskelak Arrasaten
  • Hildakoa janztea
  • Zenbait kudeaketa
  • ...
Horretarako, bazkideak urtean 55 euroko kuota ordaintzen du, eta "heriotza-aseguruetan ez bezala, ez da adinean gora egin ahala garestitzen". Horrenbestez "merkatuko zerbitzurik lehiakorrena eskaintzen dugu prezioan, eta konfiantzazko eta gertuko pertsonak eskaintzen dute". 
 

Inaugurazioan izan dira, besteak beste, Iñaki Aranburu elkarteko lehendakaria, Beatriz Belategi egoitzako langilea, elkartearen aurreko Zuzendaritzako kide batzuk, bazkideen ordezkariak eta Maitane Muñoz Gizarte-Ongizateko zinegotzia.

 

595.San.Felipe.Apostol.Egoitza.Inaugurazioa2 (id: 5350897) 

Lehendakariak azpimarratu du egoitza berriaren helburua "bazkideegana gerturatzea". Era berean, logotipoa eta marka aldatu dituzte oraintsu, hain zuzen, "irudia berritzeko, ikusgarriagoa izateko eta azkar identifikatzeko". 

 

Berritzearen arrazoietako bat da "azken urteetan bazkide kopuruak pixkanaka behera egin duela". Horregatik "bazkide berrien bila gabiltza" eta "seme-alaba jaioberriak sartzea sustatuko da". 

 

Gainera, Beatriz Belategi "hemendik aurrera San Felipe Elkarlaguntzaren aurpegia izango da bazkideei begira". Bertako langilearen zereginak dira:

  • Bazkideen datuak gaurkotzea eta informatizatzea
  • Bazkideen fidelizazioa lortzea
  • Zerbitzuaren balorazioa
  • Alten eta bajen kudeaketa
  • Bazkide berriak aurkitzea

Ildo horretan, "bazkideen datuak gaurkoturik ez daude, eta lan horrek denbora luzea behar du, baita urteko kuotak kobratzea ere. Horren aurrean, gure bulego berriaren zerbitzua abiatu dugu". 

 

595.San.Felipe.Apostol.Egoitza.Inaugurazioa3 (id: 5689478) 

 

"Lan-karga horiek kentzen baditugu, ehorzketen prestazioak hasi eta gehitu ahal izango ditugu. Gure bazkideak bizirik dauden bitartean eskaintzen dizkiegun zerbitzuak zabaldu, ekarpenak jaso gabe".

 

Adibidez "gure bazkideen interesekoak izan daitezkeen ekimen batzuk antolatzen dihardugu"- Izan ere, gaurkotasunezko bi ekitaldi antolatu dituzte:

  • Azaroaren 11n, iluntzeko 18:30ean, Kulturaten, hitzaldi-tertulia hileta zibilen inguruan. 'Maite dugunendako Agur goxo eta beroa'.
  • Abenduaren 9an, baita 18:30ean eta Kulturaten ere, Maite Urzain aditu arrasatearrak doluaren inguruko hitzaldia emango du, 'Gabonak etxean... norbait falta denean'.
Ekitaldian ere hitza izan du Maitane Muñoz Gizarte-Ongizate zinegotziak. Elkartea zoriondu du eta udal-ordezkari gisa eskerrak eman dizkio. Gaineratu du "eboluzionatu duzuela", baita "etorkizuna eta lan egiteko gogoak dituzuela" ere. 
 
595.San.Felipe.Apostol.Egoitza.Inaugurazioa1 (id: 5412931) 

Lehendakariak gonbitea egin die San Felipe Elkarlaguntzako bazkideei "egoitza berria ezagutzera etor daitezen". San Felipe Elkarlaguntzarekin harremanetan jartzeko:

  • Bulego ordutegia: 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara
  • Bulegoko telefonoa: 943 77 30 22
  • 24 orduko telefonoa: 943 53 29 10
  • e-maila: funeraria@sanfelipe.eus

Aurki informazio zabalagoa izango da sanfelipe.eus webgunean.

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE