Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Badator 27. edizioa!

Ur jolasek emango diote hasiera Txikilandiari

 Urtarrilaren 2tik 4ra ospatuko da egitasmo dibertigarri hau. Urteroko esentzia bera mantenduz, nobedadeak han-hemenka aurkituko dituzte erabiltzaileek. 

 (id: 607942)

Testua: Hasier Larrea/ Argazkiak: Hasier Larrea eta MB artxiboa / 2018ko abenduak 26, asteazkena

 

1992an sortu zuen Txatxilipurdi hezitzaile elkarteak Txikilandia, herri ekimenetik sortutako Gabonetako jolas parkea. Ordutik hona bailarako zenbait herritara zabaldu da ideia, proposamenak arrakasta izan duenaren seinale.

 

Ezin uka haurrek gogo-biziz itxaroten dituzten egunak izaten direla urte hasierakoak, bai baitakite dibertitzeko mila eta bat aukera aurkituko dituztela Txikilandian. Aurtengoa ez da salbuespena izango, eta betiko jolasguneez gain, adin tarte handiagoak barnebiltzen dituen egitasmo berritzaileak eskainiko dira Gaztelandia gunean, 9 urtetik aurrerako gazteei zuzendutakoak.

 

Ildo honetatik, parkour gunea irekiko dute Uarkapen zein Gaztetxean, eta urtarrilaren 4an elkarrizketa bat egin ahal izango diote gazteek parkour munduan aritzen den pertsonai bati.  Bestalde, sukaldaritza hondoratua izeneko tailer bat egingo dute lehen egunean Uarkapen, eta zunba ikastaroa eta Mihibero erraldoia (sexualitatea lantzeko mahai jolas parte hartzailea) bigarrenean. Itxialdi egunean, haurrentzako ikuskizunaz gain, izango da ere gazteei zuzendutako ikuskizuna, Diskofesta egingo baita arratsaldean.

 

Pasa den urtean egindako merienda osasungarriaren arrakasta aintzat hartuta, aurten eskaintza handitu eta hiru egunetan egongo da merienda osasungarri hau dastatzeko aukera. Txatxilipurdiko hezitzaileen arabera, "gure filosofia elikaduran txertatzeko aukera eskaini nahi dugu horrela".

 

Esperimentazio guneetan ere aurreko edizioetako materialekin aritu ahalko dira bertaratzen direnak.

 

Gainontzean, 25 begirale inguru egongo dira hiru egun hauetan, mila neska-mutil ingururekin harremanetan. Irekiera Musakolako igerilekuan egingo da urtarrilak 2ko goizean, eta arratsaldetik aurrera Uarkapen eta Gaztetxean garatuko dira ekintzak. Jolasa eta Euskara erdigunean jarriz, hona hemen egun bakoitzeko eskaintza eta prezioen zerrenda: 

  (id: 1305383)  (id: 1697229)

   (id: 1803771) (id: 1728020) 

 (id: 1392502) 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE