Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Andoni Azkarate txirrindulari arrasatearra:

"Istripua susto bat izan zen eta gaur bizikletan ibiliko naiz"

18 urteko gaztea Euskadiko Afizionatuen Txapelketan parte hartzen ari zen. Eroriko bat saihesteko, bartez-babes baten aurka jo zuen. Kolpeak zauri luzea eragin zion, baina zorionez ez zen sakona izan.

590.Andoni.Azkarate.Erorikoa.DAVID-ETXEBARRIA (id: 9699166)


Goiko argazkia: David Etxebarria entrenatzailea / Beheko argazkia: MB Artxiboa / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 18, asteartea


Andoni Azkaratek 18 urte ditu eta Euskadiko Afizionatuen Txapelketan parte hartzen ari zen aurreko domekan Bizkaian, Eulen taldearekin.


Lasterketa hasi eta handik gutxira, 10 bat kilometrora, Markina eta Munitibar arteko Gontzegaraigane mendatea jaisten, eroriko bat izan zen.


Andonik erorikoa saihesten ahalegindu zen, baina errepideko bazter-babesa delakoaren aurka jo zuen bularrarekin. Horren ondorioz, ez zen altuera batetik behera erori.


Kolpearen ondorioz, zauri luze bat egin zuen lepotik bularrera, baina zorionez ez zen sakona izan. Hala ere, jugularra markatuta geratu zitzaion, eta txirrindularia hesian zintzilik geratu zen.


David Etxebarria bere entrenatzailea kotzean zihoan, eta halako batean Andoni lurrean ikusi zuen, odoletan eta beldurtuta. "Susto bat izan zen zorionez" adierazi du bere entrenatzaileak.


200.Andoni.Azkarate.Txirrindularia (id: 1502466)Osasun-zerbitzuek puntu ugari eman zizkioten, eta "atzo atseden hartu zuen - David Etxebarria entrenatzaileak azaldu duenez -. Asteartean saiatuko da ordubete behintzat bizikletan ibiltzen".

 

Andonik berak eta bere aitak baieztatu berri digute txirrindularia ondo bidean dagoela: "Istripua sustoa izan zen, baina ondo nago, atzo paseotxo bat eman nuen eta gaur bizikleta hartuko dut".

 

Iñigo aita lasterketa bertatik bertara jarraitzen zebilen istripuaren unean: "Argazkia ikusita alarmismo puntu bat piztu da, baina zauria ez zen larria izan, eta protokoloa jarraitu behar zelako Andoni ospitalera eraman zuten".


Goian aipatu dugun bezala, errepideko bazter-babesak galarazi zuen Andoni altuera handi batetik erortzea, baina aldi berean zauri luze bat eragin zion. Zauria sakonagoa izan balitz, tragedia bat izango litzateke.


Txirrindularitzaren munduak, baita motozaleenak ere, salatu egin dute bazter-babesak arriskutsuak direla, eta bestelako babes batzuk aldarrikatzen dituzte.

 

Erlazionatutako elkarrizketa:

"140 km arteko entrenamenduak egiten ditugu afizionatu mailan"
2019ko otsailaren 21ean argitaratutako elkarrizketa

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE