Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ehunka lagunek bat egin dute Arrasate Herri Eskolarekin
1.000 lagun inguru elkartu dira Herriko plaza jendez betez, lip-dub bat grabatu dute urteurrena ospatzeko. Udaletxeko balkoitik irudi ikusgarria eskaini digute ikasle, irakasle eta gurasoek.

595.9 (id: 9693808)

 

Koldo Carrillo- 2012/05/10

 

Arrasate Herri Eskola 10. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dago eta gaurkoan, Herriko plazan, agerikoa izan da jai giroa. Ehunka lagun bildu dira gaur, egubakoitza, eta plaza morez tindatuz, lip-dub bat grabatu dute. Tartean, adin guztietako ikasleek, irakasle eta gurasoek parte hartu dute grabaketa musikatuan eta animoz egin dute egin beharrekoa. Orain bi aste hasi ziren grabaketak egiten eta Musakola eta Bedoñabeko eraikinetan grabatu ostean, Portaloi eta Herriko plaza arteko ibilbidea filmatu dute gaur. Plazatik udaletxeko balkoira igo da kamera eta bertatik ehunka lagunen irudia hartu du amaiera biribiltzeko. Bestetik, bihar goizean Erguin eskolan grabatuko dute.

Arratsaldeko 14:30ak aldera, Portaloi inguruan batzen hasi dira irakasle eta gurasoak eta bakoitzak egin beharrekoa prestatu dute. 15:00ak iritsi ahala, haur andana hasi da desfilatzen inguruetatik eta Erdiko kalean ilaran antolatu dira guztiak. Herriko plazan, beste hainbeste, ehunka haur zein heldu bildu dira, filmaketa momenturako guztia antolatzen. 1.000 parte hartzaile inguru batu dira amaieran Herriko plazan eta irudi jendetsu honekin eman dute Arrasate Herri Eskolaren oihua.

 

595.1 (id: 9576059)

 

595.2 (id: 9589511)

 

595.3 (id: 9603081)

 

595.4 (id: 9615074)

 

595.5 (id: 9627597)

 

595.6 (id: 9644630)

 

595.7 (id: 9659097)

 

595.8 (id: 9680202)

 

595.10 (id: 9709074)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE