Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Emakumezkoen Gabonetako Txapelketa

Reala izan da triangularreko onena

Testua, argazkiak eta bideoak: Hasier Larrea Herrero / 2017ko abenduak 30, larunbata

 

Gaur goizean Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian triangularra jokatu dute Eibarrek, Realak eta Bailarako jokalariek osatutako konbinatuak. Leintz Arizmendiko hainbat jokalarirekin (entrenatzaileak barne), gure ordezkariek itxura txukuna eman dute entitate handiko talde hauen aurka. 

 

Lehen zatiko partida Eibarrek eta txuri-berdeek jokatu dute. Armaginek bi gol sartu dute, etxekoek ordea ezin izan dute aurkariaren atea zulatu.

 

Bigarren zatian Bailarako Selekzioak jarraitu du zelaian, eta Realari aurrez aurre jokatzen saiatu, eta lortu dute. Txuri-urdinek ez dute sekulako aukerarik sortu, nahiz eta jokoaren aginte makila beraiena izan. Gure neskek aukera garbi bat baino gehiago izan dute, baina ez dira fin ibili atearen aurrean.

 

Hirugarren zatian Eibar eta Realak jokatu dute nor baino nor. Irabazleak lortuko zuen Gabonetako Emakumezkoen XIII. Futbol Txapelketako garaikurra. Azkenean donostiarrak gailendu zaizkie eibartarrei, gol bakarraren aldeagatik (1-0).


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE