Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Elkartasun Egunaren 14. edizioa aurkeztu dute Kulturaten
Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko eguna irailaren 21ean, larunbatean, ospatuko da. Ekitaldi eta kontzertu ugari antolatu dituzte, baina azpimarratu dute manifestazioan parte hartzearen garrantzia.

 (id: 9635530)Testua eta kartela: Antolatzaileak. Argazkiak: Marijo Simon. 2019ko irailak 17, asteartea. 


“Aurtengoa 14. edizioa da jada eta zoritxarrez jaialdi hau antolatzeko arrazoiak ugariak jarraitzen dute izaten gaur egun.


248 euskal preso politikok, euren senideengandik ehunka eta milaka kilometrotara sakabanatuak eta isolatuak jarraitzen dute; oraindik ere Espainiako zein Europako legedien aurka doazen salbuespen neurri zorrotzenpean. Iheslari eta errefuxiatuek ere etxera baldintza duinetan batzuekin itzultzeko aukerarik gabe jarraitzen dute.


Arrasaten, hainbat iheslari eta deportatuez gain, 2 preso ditugu, aipatu berri ditugun bizi baldintza jasanezinak sufritzen:


-Josu Arkauz, 62 urte, Murtziako kartzelan isolatua. 28 urteko kartzela zigorra beteta, libre egon beharko luke baina 2022ra arteko zigorra ezarrita dauka.


-Unai Parot, 61 urte, Puertoko kartzelan isolatua. 29 urtetako kartzela zigorra beteta, 2031ra arteko zigorra ezarrita dauka.


Hemen bildu garen guztiok, askatasunean biziko den jendarte batean sinisten dugunok alegia, giza eskubideen errespetuak batzen gaitu, eta horretarako mendekuan oinarritzen den espetxe politika zital hau aldatu beharra daukagu, guztion bultzada eta konpromisoarekin. 


Lehentasun hauek azpimarratuko genituzke horretarako:


1-Urruntze politikarekin amaitzea, presoak Euskal Herrira hurbilduz.

 

2-Europako legediaren aplikazioz, bi Estatutako zigorren batura.


3-Euskal presoei %100an aplikatzen zaien lehen graduko kalifikazioa kentzea.


4-Larriki gaixo dauden presoak, duintasunez artatuak izatea.


Gure eskuetan dago estatuen jarrera aldaraztea. Elkartasuna aldarrikatzen jarraituko dugu ukazioari, konpromisoari erantzunez eta bakea, behin-betiko konponbide demokratikoa eta pertsona guztien eskubideen alde lanean bakea lortu arte.”


Bukatzeko, larunbateko egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek, lehenik eta behin, Elkartasun Egunean parte hartuko duten musikariei, tabernariei eta lan egingo duten guztiei eskerrak emanez. Ekitaldi eta kontzertu ugari antolatu dituzte, baina azpimarratu dute manifestazioan parte hartzearen garrantzia. Arratsaldeko 19:30ean irtengo da Herriko plazatik.


Oharra: Bazkarirako txartelak salgai izango dira ostirala arte Irati eta Monte tabernan 13 eurotan.

 (id: 9654769)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE