Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Sarraila puskatu diote komertzioari

Aitor Belardendan lapurtzen ahalegindu dira

Denda honetako arduradunak adierazi du horrelakoen aurrean "inpotentzia" sentitzen dela, eta eskatu du "legeak behingoz alda daitezela".

595.Aitor.Belardenda (id: 582479)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 15, zapatua

 

Gaur goizaldean Olarte kaleko Aitor Belardendak lapurreta saiakera bat jasan du, Ertzaintzak eta dendariak baieztatu dutenez.

 

Lapurrak dendako atearen sarraila behartzen aritu dira, baina ez dute lokalera sartzerik izan. Hala ere, sarraila apurtuta geratu da, eta ondorioz goizean dendariak hasieran ezin izan du atea zabaldu.

 

Sarraila konpondu behar izan diote, eta ondoren lokala begiratzean baieztatu du ez diotela ezer lapurtu. Ertzaintza bertaratu egin da eta ikerketa abiatu du.

 

Bertako dendariak gogora ekarri du "aste honetan kale honetako Errekamendin lapurtzen saiatu direla. Nor izango da hurrengoa? Honelakoen aurrean inpotentzia sentitzen dugu".

 

Dendako arduradunak adierazi du "konponbidea ez dela neurri polizialekin lortuko, baizik eta legeak aldatuz, bestela lapurrek jarraituko dute epaitegietara sartzen eta berehala irteten. Soluzio bat beharrezkoa da". 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE