Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Erakusketa urriaren 23ra arte egongo da zabalik

‘Ongi Etorri’ erakusketa aurkeztu dute Ezker Anitza-IU Debagoiena eskualdeko egoitzan

Ezker Anitza-IU-ko arduradunek gunea zabaldu nahi izan dute herrikide guztiei erabilera ezberinetarako

Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko urriak 8, asteartea. 

 

Gaur aurkeztu da Aldai kaleko 9 zenbakian, Ezker Anitza-IU Debagoiena eskualdeko egoitzan konkretuki, erakusketa berria. Erakusketa gaurtik eta 23-arte egongo da zabalik Debagoienean finkatuta dauden interesatu guztiek ikusi dezaten. Erakusketa, egoitzaren urteurrenarekin batera zabaldu da debagoiendarrei.

 

 (id: 348091)

 

Antolatzaileen hitzetan, ‘Ongi Etorri’ erakusketa “gizartearen formazioa eta kontzientziazioa xede duen tresna da”. Honetaz gain, “europan gauzatzen diren politika arrazistak, emakume migratzaileen papera eta gizartearen elkartasun kanpainak hobeki ezagutzeko aukera izanen dugu. Guztion indarrak batuta arrazismoaren eta militarismoaren kontrakoa den berdintasunezko gizarte feminista eraiki ahal izango dugu. Gure herri zein hiriak guztion eskubideen alde borrokatuko dira gutxi batzuen pribilegioen aurrean”.

 

 (id: 328313)

 

Erakusketari buruz informazio gehiago lortu nahi dutenek, honako helbidean dute eskuragarri: www.bienvenidas.org. Bertan informazioa gehitzen joango da etengabe eta “panel bakoitzak QR kodigo bat darama eta honen bitartez bideoak,txostenak, argazkiak etab eskuratzeko aukera dago”.

Ezker Anitza-IU-ko arduradunek gunea zabaldu nahi izan dute herrikide guztiei erabilera ezberinetarako: “Garai berri bat hasten da guretzat gune hau zabaldu genuenetik. Urte oso bat pasa da inaugurazotik eta erabilera berriak eman nahi dizkiogu egoitzari: aurkezpenak, tailerrak edota beste erakusketa batzuk egin nahi dituztenek zabalik dute gure egoitza. Ideia ezberdinak entzuteko zabalik gaude”.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE