Zahar hitz, zuhur hitz

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Etxeen %50a baino gehiago salduta daude

40 etxe eraikitzen hasiko dira Uribarrin, aste gutxi barru

Prezioak euren horretan mantenduko dira. UTE Uribarrik eraikiko du blokea.

595.Uribarri.Etxeak.Egingo.jpg (id: 1041384)


Testua eta argazkiak: G.L.H. / 2011-ko azaroak 23, asteazkena

 

Obrak hastear daude eta LKSen informatu digute lanei ekingo zaiela abenduaren bukaeran edota urtarrilaren hasieran.

 

21 hilabeteko epea dago etxebizitzak prest egoteko. Beraz, 2013-ko udazkenean amaitzea espero dute

 

UTE Uribarri arduratuko da obra hauez. Hau da, Sukia eta Gedi enpresek egindako behin-behineko enpresen bateratzeak [gaztelerazko "UTE"]. Guztira 40 etxebizitza egingo dira:

  • 30 etxebizitzek 3 logela izango dituzte
  • 10 etxebiziztzek 2 logela izango dituzte

Etxe handienen salneurria 240.000 eurokoa izango da, eta txikienen prezioa 198.000 eurokoa.

 

Orain arte etxebizitzen %50a baino gehiago saldu dute, eta espero dute hurrengo urteetan guztiak saltzea.

 

Interesa dutenek ondoko telefonora dei dezakete: 943 71 22 59 (LKS).

 

 


LKSren webgunea

Sukiaren webgunea



Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE