Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Sin Mas taldea

Pablo "Pol" gitarra, Iñaki baxua, Txapel bateria eta Patxi teklatua osatzen dute Sin Mas taldea.  

 

15 urte zituztenetik elkar ezagutzen dute Sin Mas taldeko lagunek. Hasieran kontzertuak eman zituzten, rock purua jotzen zuten berbena puntu batekin, tartean eurek konposatutakoak.

 

"Hasiera-hasieran Estres deitzen zen taldea, eta gero Txatxipel (gure abizenen laburdura da). Gero izen bat jarri behar genion, eta ea nola hasi ginen galdetzen zigutenean "sin mas" erantzuten genuenez, Sin Mas deitzea erabaki genuen".

 

Ondoren, ezkontzetan zentratu ziren, eta unean modan zeuden abestiak eskaintzen zituzten ezkontzak girotzeko.

 

"Abesti ugari jo genituen, Lambada bera ere, baina Paquito Chocolatero eta Pajaritos ez, baloreak ditugu... [barreak]".

 

Kontzertu haietan zenbait bitxikeria izan zituzten: "Ezkondutako ia guztiak azkenean elkar banandu dira; ezkontza batean bi familiak elkarrekin haserre zeuden eta ez zuen inork dantza egin, Taberna-berrin, oso gogorra izan zen; behin burdel batean kontzertua eman genuen, Sanjoan batzuetan; lehen kontzertuetara adinez nagusiko batek eraman behar gintuen, gutako inork ez baitzeukan gidatzeko karnetik;...".  

 

Baina denboraren poderioz, taldekideek seme-alabak izan zituzten, eta taldeak musika jotzeari utzi zion.

 

25 urteren ostean, berriro elkartu ginen eta erabaki zuten 80. hamarkadako musika jotzea, euren gustukoa.

 

Lehen entsegua elkarte gastronomiko batean egin zuten, adibidez koadrilako lagunek animatuta, "gure aldeko jendearekin".

 

25 urteren ostean, itzulerako lehen kontzertua San Andres auzoan izan zen, iazko azaroan, San Andres egunaren harira.

 

Ordutik ez dira gelditu, entseguekin jarraitzen dute, eta zenbait emanaldi lortu dituzte: ezkontzak, San Andresen, beste jai batzuetan, taberna batzuetan,...

 

Eurek konposatutako lauzpabost abesti dituzte, eta hortaz gain, gustuko dituzten kantuen bertsioak egiten dituzte: "Batez ere 80. hamarkadoak dira, denetarik pixka bat: Leño, Celtas Cortos, Camino Verde, Errobi, Gorka Knör, Koxka, Los Secretos, Sergio y Estibaliz, Mexikoko musika,...". 

 

Dena den, "guk bertsioa egitean gure ukitua ematen diogu, zerbait aportatzea nahi izaten dugu".

 

Aro berri honetan, "entzule batzuk harrituta geratu dira gu entzutean, berbeneroak ginela uste baitzuten,

 

Berregiteari esker, "berriro elkar ikusten dugu, afariak egiten ditugu, gure emazteak ere elkartzen dira,... Laguntasuna berreskuratu dugu. Musikak pertsonak elkartzen ditu, baina are gehiago laguntasunak".

 

Gainera, "musika jotzean gozatzen dugu, eta horixe da garrantzitsuena".

 

Taldekideek eskertzen dute publikoarengandik jasotzen duten berotasuna: "Oso babestuta sentitzen gara kontzertuak ematen ditugunean, adibidez San Andres eguneko kontzertuan: Euria goitik behera ari zuen, baina bertan genituen gure lagunak gu babesteko prest".

 

San Andresko Jaietako kontzertuari begira, ondorengo abestiak eskainiko dizkiote publikoari:

  • Sin Mas-en lau abesti
  • Miguel Rios-en "Santa Lucia"
  • Andres Calamaroren "Brindo"
  • Antonio Vegaren "La chica de ayer"
  • Koxkaren "Garraztasuna"
  • Niko Etxartek bertsionatutako "Eperra"
  • Iñaki Eizmendiren "Ene maite nauzu"
  • La Guardiaren "Cuando brille el sol"
  • Burning-en "Que hace una chica como tu"
  • ...

Guztira 25-26 eskainiko dituzte, ordu eta erdi inguruko emanaldian. "Dedikatoriarik ez da faltako...".

 

 

Facebook   

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE