Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalean jada ''zailtasunak'' izan dituztela salatu dute

EH Bilduk bere zinegotzien zereginak zehaztu ditu

Koalizioak azaldu du "gure nahia liberazioa bitan zatitzea zela", baina Arrasateko Udalean horretarako "borondate politikorik egon ez dela". Ondorioz, liberatu bat izango du oposizioko talde nagusiak.

595.EHBildu.Zinegotziak20192023 (id: 9712729)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 22, astelehena

 

Arrasateko EH Bilduk prentsaurrekoa egin du udaletxean, hasitako legealdian koalizioko zinegotzien antolaketaren berri emateko.

 

Maider Morras Azpiazu izango da oposizioko burua, eta EH Bilduren bozeramailea. Beraxek iragarri du koalizioak liberatu bat izango duela:

 

"Udal legeak ematen digun aukera baliatuz liberatu bat izango dugu, eta bere liberazioaren proposamena herri batzarrera eramango dugu".

 

Koalizioak ez du zehazterik izan nor izango den baina ziurtatu duenez "pertsona honek, esperientzia, herriarekiko ezagutza eta freskotasuna oinarri, Arrasatear guztion interesen alde lan egiteko profila dauka".

 

EH Bilduk berretsi du "hasiera batean gure nahia liberazioa bitan zatitzea zela. Hainbat udaletan hori egitea (jornada erdiak) posible izan da, eta Zarautzen esaterako liberazio bat eta erdi adostu da. Borondate politikoa balego hemen ere posible litzateke".

 

Zentzu horretan gehitu du egungo "udal gobernuak gurekin lan egin nahi ez duela, 4.103 Arrasatearren bozka ditugula kontuan izanda".

 

Koalizioak honezkero "zailtasunak" izan dituela udaletxean lan egiteko: "Alkatearen eta gobernuko kideen soldaten igoerak, EH Bilduri diru gutxiago esleitzeak, datuak modu sesgatuan publikatzeak, etab.".

 

EH Bilduko zinegotziek hitzeman dute "interes publikoak interes pertsonalen gainetik jarriko ditugula. Gure denbora, indarra eta gogoa Arrasatear guztien interesetan irauliko ditugu".

 

Horretarako, koalizioako zinegotziek ondorengo udal-batzordeetan parte hartuko dute:

  • Obrak, Zerbitzuak eta Auzoak: Kepa Urteaga
  • Berdintasuna: Itxaro Artola
  • Hirigintza, Ingurumena eta Mugikortasuna: Aitor Zubiaga
  • Kirolak: Fernando Okina
  • Barne Antolaketan, Ogasuna: Joseba Ezpeleta
  • Barne Antolaketan, Pertsonala: Maider Morras
  • Garapen Komunitarioa: Nerea Hernandez
  • Hezkuntza eta Enplegua: Aitor Zubiaga
  • Kultura eta Euskara: Kepa Urteaga
  • Tokiko Merkataritza: Maider Morras
  • Bizikidetza: Larraitz Trojaola

Herritarrei dei egiten diete "edozein zalantza, kezka edo iradokizunen aurrean EH Bilduko kideak beti egongo garela herritarren zerbitzura, beraien ahotsa entzun eta egunerokotasunean sortzen diren beharrei erantzunak emateko prest".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE