Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

EH Bilduren adierazpena Gesalibarko parkea berritzeko proiektuaz

"Etsipenez ikusi dugu, beste behin ere, jolastokia ikuspegi pedagogiko eta ludiko aurreratu batetik gaurkotzeko aukera galtzera goazela"

Testua: EH Bildu / 2019ko urriak 24, osteguna

 

Gesalibar auzoko haur parkea berritzeko zazpi proiektu posible aurkeztu ditu Udal gobernuak herritarrek bozkatzeko. Eta etsipenez ikusi dugu, beste behin ere, jolastokia ikuspegi pedagogiko eta ludiko aurreratu batetik gaurkotzeko aukera galtzera goazela. Lau urte luze daramatzagu PNV-PSOE tandemari parkeak berrizteko prozedura administratiboak abiarazi aurretik haurrekin lan egiten duten profesionalen eta teknikarien iritziak aintzat har ditzala eskatzen. Haiek baitira, inor izatekotan, ondoen dakitenak parke batek haurren garapen fisiko eta kognitiborako zer baldintza bete behar dituen eta arlo horretan mundu mailan zer nolako esperientziak dauden.

 

Baina ez. Ikuspegi erabat urbanistiko eta estetikotik jo dute, enegarren aldiz. Proposamenak landu dituzten enpresa “adituei” elementu naturalak erabiltzeko eskatu omen diete. Baina, aurkeztutako zazpi proiektuei erreparatuta, badirudi nahikoa iruditzen zaiela diseinuari landare edo animalia izena jartzea, lurrean loreak margotzea edota zutabeak egurrez egitea. Esandakoa. Arrasateko haur parkeak abangoardian egoteko beste aukera bat galtzera goaz. Enegarrena azkeneko lau urteetan. Badirudi herriko jolas parke guztiak denbora errekorrean berritu izanaren meritua irabazi nahi duela gobernu honek. Eta lortuko du martxa honetan. Baina ez luke ahaztu beharko, udal ordezkariak epe baterako aukeratuak garen bitartean, jolas parkeak luzerako egiten direla. Egin ditzagun, bada, proiektuak txukun, behar beste denbora hartuta, lehentasuna umeen ongizate eta garapenean jarrita. Udala auzoa urbanizatzeko planean izango dugu horretarako aukera berandu gabe. Denboraz gabiltz akats bera ez errepikatzeko, enegarren aldiz.

 

 (id: 9464099)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE