Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Pitxi' Herrero Torneoa irabazi dio Gure Auzuneri

Arrasatek, 'Pitxi' Herreroko garaile, 2019-2020an "mailari eustea" du helburu

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 15, domeka

 

Axier 'Axi' Vallek, Arrasate Eskubaloi klubean urte ugari egin ondoren, eta ia 40 urterekin, atezain izateari utzi dio, atezain gazteagoei bidea emanez.

 

Bestalde, Mikel Etxegia taldera itzuli da, eta klubak fitxaketa bat egin du: Urdaibai taldeko Gari bermeotarra fitxajea da. Mondragon Unibertsitatera ikastera etorri denez, bertako taldearekin jokatzen hasi da. 

 

Patxi Garcia entrenatzaileak positiboki baloratu du taldeak aurredenboraldian egindako lanarekin, eta atzo iluntzean 'Pitxi' Herrero Torneoan Gure Auzunearen aurka aritu zen. Talde gazteiztarra oso gaztea da, eta etxeko taldea 36-28 nagusitu zen. 

 

Entrenatzaileak azaldu digunez, Ford Mugarriren 2019-2020rako helburua "mailari eustea" da. "Badira lau talde seguruenik nagusituko direnak (Basauri, Zarautz, Aloña-Mendi eta Bidasoa), eta besteok maila ez galtzeko borrokatuko gara".

 

Aipatzekoa da liga bosgarren postuan amaituko duen taldeak igoera fasea jokatzeko txartela lortuko duela. 

 

Liga datorren asteburuan hasiko da, eta gure taldeak etxean jokatuko du, Bidasoaren aurka: "Bidasoako jubenil mailako lau jokalarik nazioarteko txapelketak jokatzen dituzte. Euskadiko gorengo mailakoak dira".

 

Kontuan hartzekoa da Aitor Etxaburu dutela entrenatzaile, entrenatzaile profesionala alegia. "Gu irabaztera eta borrokatzera kantxaratuko gara". Beraz, ikusleentzako partidu ona aurreikusten da Iturripen. Oi-oi-oi Arrasate Eskubaloi!

 

arrasateeskubaloi.eus


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE