Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Josefina Fraile, ingurumen-aktibista:

"Agintariek aldaketa klimatikoa gerra-arma bezala erabiltzen dute"

Herritar ekimen batek antolatuta, atzo arratsaldean ¿'Cambio climático o manipulación del clima?' hitzaldia izan zen. "Klima manipulatzea ez da berria, bonba nuklearren bitartez horixe egin zutelako".

450.Josefina.Fraile.Aldaketa.Klimatikoa.ALIMENTACIOISALUT (id: 362406)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Alimentacio i Salut / 2019ko ekainak 18, asteartea

 

Aldaketa klimatikoagatik kezkatuta dauden arrasatear batzuen ekimenez, atzo arratsaldean hitzaldia egin zen Kulturaten.

 

Hala, Josefina Fraile ingurumen-aktibistak ¿'Cambio climático o manipulación del clima?' hitzaldia eman zuen.

 

Ingurume-aktibista espainiarrak besteak beste AEBetan, Belgikan eta Italian unibertsitate-ikasketak egin zituen, Los Verdes alderdiaren zerrendaburua izan zen 2004an Europar Parlamenturako hauteskundeetan, eta Terra SOS-tenible elkarteko lehendakaria da. 

 

Hitzaldian zehar ideia ugari adierazi zituen, eta azpimarratu zuen "askotan esaten dutela aldaketa klimatikoaren errua gizakiarena dela baina aldaketa klimatikoaren errua agintariena da", izan ere, "eurek diseinatzen dituzte aldaketa klimatikoa eragindako politikak".


Horren inguruan, agintari politikoek eta ekonomikoek hartutako balizko erabaki sekretuak jakiteko, Amerikako Estatu Batuetan dokumentu sekretuen gaineko desklasifikazio legea dago.

 

Horri esker, "estatubatuarrek jakin dezakete hango agintariek estatubatuarrekin esperimentatu dutela". Halako esperimentu batean "Espainiak parte hartu zuen, NASAren bitartez. Izan ere, AEBentzat Espainia Afrikarako ate bat zen eta Latinoamerikarako tranpolin bat".

 

Ingurumen aktibistak jakitera eman zuenez "egin ditugun analisiek erakusten dute" hegazkin batzuen "fumigazioek isurtzen dituzte:

  • Aluminio partikulak
  • Bario partikulak
  • Arseniko partikulak
  • Magnesio partikulak
  • ...

Nazioartea ahalegindu da planetaren berotegi efektua murrizten, eta horretarako "A plana berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa gutxitzea izan da".


Hala ere, plan horrek ez du bere helburua bete, eta ondorioz "B plana abiatu dute: planetaren tenperatura jaistea, horretarako geoingenieria erabiliz".


Agintariek geoingenieria erabiltzen dute "klima manipulatzeko, eta hori da benetan agintariek Parisko aurtengo Goi-bileran sinatu dutena. Klima manipulatzea ez da berria, bonba nuklearren bitartez horixe egin zutelako, klima gerra-arma bezala erabiliz".

 

Horren guztiorren inguruko informazioa "CIAren, NASAren,... bitartez bideratzen da. Soldatapeko desinformatzaile ejerzito bat dago", eta ondorioz honi buruzko "debate publikorik ez dago".

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE