Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AEDren sortzaile, Eskola Politeknikoko irakasle,...

Mattin Amundarain Tolosa hil da

Eskola Politeknikoan irakasle jardun zuen, AEDren sorrera prozesuan parte hartu zuen, Arrasateko Elkarriren taldekide aritu zen,...

90.Mattin.Amundarain.FAMILIA (id: 9841994)

 

Testua: mondraberri.eus / Argazkia: Familia / 2019ko azaroak 4, astelehena


Arrasaten urte asko emandako Mattin Amundarain amezketarra hil da 87 urterekin, Goienak informatu duenez. Urriaren 31n hil zen, 87 urte zituela.


Eskola Politeknikoan irakasle jardun zuen, AEDren sortzaileetarikoa izan zen eta Elkarriren lantaldean aritu zen. Hileta-elizkizuna zapatuan izan zen Amezketako San Bartolome parrokian.

 

Eskola Politeknikoan irakasle bezala lan egin ostean, Diara enpresan jardun zuen. Euskaltzale peto-petoa izan zen, eta AEDren sorrera prozesuan parte hartu zuen.

 

Handik hainbat urtera, Elkarri sortu zenean, Arrasateko lantaldearekin bat egin zuen, aurtengo uztailean hildako Joxe Ramon Elortzaren alboan arituz. Arrasateko Tailaginen Elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen.

 

Erretiratu ostean, Tolosara joan zen bizitzera, eta euskararen aldeko lanean jarraitu zuen. Ildo horretan, Eskerrak Zuri Ohorezko Aipamena eman zion Galtzaundi Euskara Taldeak amezketarrari 2010ean. Taldeak saritu zuen Mattinek "euskararen alde han eta hemen egindako lan handia". Goian bego, gugan bego.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE