Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Ikasturte berria Besaide Mendizale elkartean

Ikasturte hasieratik prebentzioa izango dute protagonista

Testua eta argazkiak: Mondraberri,  abuztuak 30, ostirala. 
 
Ikasturte berriari ekingo dio egun hauetan Besaide mendizale elkarteak. Ikasturte hasieratik prebentzioa izango dute helburu garrantzitsuenetako bat mendizaletasunaz gozatzeko orduan. Horregatik zenbait ikastaro eta hitzaldi antolatu dituzte “albistegian hain ohikoak diren desorientazioagatiko berri txarrak inoiz gehiago errepika ez daitezen”.
 
Ikastaroak honakoak izago dira: 
 
Irailak 7, larunbata: 9:00etatik 13:00etara, Besaideko egoitzan, GPS-ko saio praktikoa mugikorrarekin Oruxmaps aplikazioa erabilita. Ezinbestekoa da mugikorra izatea datu tarifarekin eta Android sistema eragilearekin. Ezinbestekoa izena ematea posta elektroniko bidez (besaide@besaide.eus), telefonoz (943 77 30 66) edo Besaideko lokalera bertaratuz bulegoko ordutegian (asteartetan,asteazkenetan, 19:30etatik 20:30etara). 
 
Plaza mugatuak: 10 pertsona. Debagoienako herritarrei zuzenduta. Doan. 
Saio praktikoaren helburua: doako erreminta bat erabilita, mendian segurtasunez ibiltzen ikastea orientazioari dagokionean, herritarrengan prebentzioa sustatuz.
Edukiak: telefonoaren atal teknikoa (aplikazioa deskargatu eta konfiguratu), Instituto Geográfico Nacional-etik Gipuzkoako mapa deskargatu, ibilbide bat grabatu, ibilbide bat Wikiloc-etik deskargatu. Galderak. 

Urriak 26, larunbata: 9:00etatik 13:00etara, Besaideko egoitzan, GPS-ko saio praktikoa ordenagailuarekin Base Camp programa erabilita. Google Earth programaren inguruan ere pintzeladatxo batzuk emango dira. Ezinbestekoa ordenagailu eramangarri bat eramatea bikoteko. 
Plaza mugatuak: 10 pertsona. Ezinbestekoa izena ematea posta elektroniko bidez, telefonoz edo Besaideko lokalera bertaratuz bulegoko ordutegian. Debagoienako herritarrei zuzenduta. Doan. 
 
Saio praktikoaren helburuak: antolatzaile lanetan dabiltzanentzat zein modu partikularrerako erreminta baliagarriak erabiltzen ikastea track pertsonalizatuak eratuz. Iraileko ikastaroaren gehigarri bezala ikusten da. 
 
Edukiak: Base Camp editatzailearekin track bateko akatsak zuzenduko ditugu. Gero gure ibilbidea eratzen ikasiko dugu beste track batzuetan oinarrituz eta beste elementu batzuk erantsiz: waipoint-ak, argazkiak, distantziak neurtu... Azkenik sortutako track berria mugikorrera pasatuko dugu Oruxmaps-ekin ikusteko. Google Earth-en inguruan pintzeladatxo batzuk ere emango dira.

Azaroak 23, larunbata: 9:00etatik 13:00etara, Besaideko egoitzan, GPS-ko saio praktikoa ordenagailuarekin Base Camp programa erabilita. Google Earth programaren inguruan ere pintzeladatxo batzuk emango dira. Ezinbestekoa ordenagailu eramangarri bat eramatea bikoteko. Plaza mugatuak: 10 pertsona. Ezinbestekoa izena ematea posta elektroniko bidez, telefonoz edo Besaideko lokalera bertaratuz bulegoko ordutegian. Debagoienako herritarrei zuzenduta. Doan. 
 
Saio praktikoaren helburuak: antolatzaile lanetan dabiltzanentzat zein modu partikularrerako erreminta baliagarriak erabiltzen ikastea track pertsonalizatuak eratuz. Iraileko ikastaroaren gehigarri bezala ikusten da. 
 
Edukiak: Base Camp editatzailearekin track bateko akatsak zuzenduko ditugu. Gero gure ibilbidea eratzen ikasiko dugu beste track batzuetan oinarrituz eta beste elementu batzuk erantsiz: waipoint-ak, argazkiak, distantziak neurtu... Azkenik sortutako track berria mugikorrera pasatuko dugu Oruxmaps-ekin ikusteko. Google Earth-en inguruan pintzeladatxo batzuk ere emango dira.

Abenduak 14, larunbata: 10:00etatik 13:00etara, Kulturaten (Jokin Zaitegi gelan). Lehen sorospenak mendian. Hitzaldi interaktibo formatua izango du. Ezinbestekoa izena ematea posta elektroniko bidez, telefonoz edo Besaideko lokalera bertaratuz bulegoko ordutegian. Plaza mugatuak: 45 pertsona. Debagoienako herritarrei zuzenduta. Doan. 
Hitzaldi interaktiboaren helburuak: mendizaletasunaz gozatzeko, gure segurtasuna zaintzen ikastea osasunari dagokionean, prebentzioa sustatuz. Ezbeharren bat gertatuz gero, aholku batzuk argi izatea. Motxilan eramateko botikin baten eredua izatea. 
Edukiak: prebentzioa: mendizaletasuna segurtasunez disfrutatzeko osasun- aholku batzuk. Ezbeharren bat gertatuz gero, aholku batzuk. Botikin bat nola antolatu. 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE