Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Langileentzako ikastaroak ere doakoak dira

Lana lortzen du Bastida Akademiako ikastaroa gainditzen duten langabeen %75ak

Ikasturtea hasten dabil, eta izen-ematea zabalik dago baita Ingeniaritzako ikasleentzat, LHkoentzat, DBHkoentzat, Batxilergokoentzat,... ere.

Bideoa eta argazkiak: Bastida Akademia / Testua: Gontzal Landa Herbias /

2019ko irailak 1, domeka 

 

 

 

Ikasturtea hasten ari da, eta izen-ematea zabalik daukazu Bastida Akademian, bai langabea bazara, langilea edota ikaslea. 

 

Kontuan hartzekoa da Bastida Akademiak 57 urte daramatzala pertsonak trebatzen, 1962tik funtzionamenduan dabilelako.

 

595.Ikasten3.BASTIDA-AKADEMIA (id: 2823937) 

LANGABEENTZAKO IKASTAROAK


%100ean finantzatutako ikastaroak dira, hau da, langabearentzat doako ikastaroak dira, Lanbidek erabat finantzatuak direlako. 

 

Ikastaro hauekin gaitasun ziurtagiria lortzen du, titulazio ofizial eta Europa mailan baliagarria. Gainera, lanpostuak profesionalizatzen ditu eta oso baliagarria da batez ere formazio espezifikorik ez zuten sektoreetan, segurtasun zaintzan esaterako. 

 

Gaur egun ikastaro hauetako batzuk egiten dituzten langabeen %100ak lana lortzen du. Beste batzuetan laneratzea apalagoa da, eta batez bestekoa %75koa da. Kurtso hau egiten duen langabeak enpresan praktikak egin ahal ditu. Ondorengoak dira Bastida Akademiak langabezian dauden pertsonei eskaintzen dizkien ikastaroak:

 

Diseinu grafikoa:

  • Produktu grafikoen diseinua
  • 560 ordu


Elektrizitatea:

  • Tentsio baxuko instalazioak muntaketa eta mantentzea
  • 840 ordu


Segurtasuna:

  • Zaintza, segurtasun pribatua eta pertsonen babesa
  • 290 ordu


Ostalaritza:

  • Taberna eta kafetegiko zerbitzuen eskaintza
  • 560 ordu


Administrazioa eta kudeaketa:

  • Zerbitzu administratiboetan eta orokorretan laguntzeko operazioak
  • 390 ordu
  • Datuen eta dokumentuen grabatzeko eta tratatzeko operazioak
  • 360 ordu


Zerbitzu soziokulturalak:

  • Etxeko enplegua
  • 120 ordu


Menpekotasuna duten pertsonak erakunde sozialetan arreta soziosanitarioa

  • On-line ikastaroa
  • 370 ordu


Hizkuntzak:

  • Ingelesa
  • Maila ezberdinak (Ket, Pet eta First) eta ikastaro trinkoa
  • 150 ordu edo 240 ordu
  • Frantsesa
  • Maila ezberdinak eta ikastaro trinkoa
  • 150 ordu
  • Alemana
  • Maila ezberdinak eta ikastaro trinkoa
  • 150 ordu edo 240 ordu
 
595.Ikasten.BASTIDA-AKADEMIA (id: 2989361) 

LANGILEENTZAKO IKASTAROAK


Ikastaro hauek doakoak dira langileentzat, Eusko Jaurlaritzako Hobetuz agentziak %100ean finantzatzen dituelako.

 

Lanean dabiltzan pertsonentzako ordutegia dute ikastaroek (astelehenetik ostegunera arratsaldeko 18:00etatik 20:30era). Soilik hizkuntzei dagozkien ikastaroek dute ordutegi ezberdina: astelehenetik asteazkenera (18:00-20:00) eta asteartetik ostegunera (18:00-20:00).  Hau da, ikastaroak arratsaldean izango dira. Hona hemen langileentzako ikastaro guztiak:

 

Hizkuntzak:

  • Ingelesa 
  • Maila ezberdinak (Ket, Pet eta First)
  • 100 edo 150 ordu
  • Frantsesa
  • Maila ezberdinak
  • 100 ordu
  • Alemana
  • Maila ezberdinak
  • 100 ordu


Diseinu industriala:

  • MOD I ingeniariarentzako software zehatza (Solidworks)
  • 40 ordu
  • MOD II ingeniaritzandako software zehatza (Autocad)
  • 40 ordu


Zerbitzu soziokulturalak:

  • Menpekotasuna duten pertsonei erakunde sozialetan arreta soziosanitarioa
  • 370 ordu
  • Enplegurako formakuntza profesionalaren irakaskuntza
  • 340 ordu


Informazioaren teknologiak:

  • Web orriak egitea
  • 70 ordu


Komertzioa eta marketina

  • Kargen manipulazioa orga jasotzailearekin
  • 50 ordu


Diseinu grafikoa eta irudia:

  • Diseinu digitala Illustrator bidez
  • Hastapen maila
  • 30 ordu
  • Adobe Indesign
  • 30 ordu
  • Photoshop
  • 40 ordu
  • Ikus-entzunezkoak sortzeko software zehatza
  • (Bideoaren edizioa)
  • 36 ordu


Administrazioa eta kudeaketa:

  • Nominak eta aseguru sozialak
  • 90 ordu
  • Kontabilitate finantzieroa
  • 90 ordu


Informatika:

  • Datu baseen kudeaketa Excel-en bitartez
  • 30 ordu


Garraioa:

  • Birziklatzea: Gaitasun Profesionaleko Ziurtagiria
  • 35 ordu 
 
595.Ikasten4.BASTIDA-AKADEMIA (id: 3413268) 
 
INGENIARITZAKO IKASGAIEN ESKOLA-LAGUNTZA: 

  • Fisika Mekatronikoa
  • Fisika Antolakuntza
  • Fisika Biomedikoa
  • Fisika Mekanikoa
  • Fisika Diseinua
  • Programazioa
  • Matematika Biomedikoa
  • Matematika Antolakuntza
  • Matematika Mekanikoa
  • Matematika Informatikoa
  • Matematika Elektronikoa
  • Matematika Mekatronikoa
  • Matematika Diseinua
 
ESKOLA-LAGUNTZA:
  • Lehen Hezkuntza (LH)
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
  • Batxilergoa
 
Ikasleek talde txikietan ikasi ahalko dute, 25 urte baino gehiagoko esperientziadun irakaslearekin. Gainera, prezioak ezin hobeak direla azpimarratu dute akademiatik.
 

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZENA EMATEKO:
Whats appean: 629048074

943 79 35 33 telefono zenbakia 

Bastida Akademia Facebooken

Akademiaren webgunean

Instagramen 

bastida@bastida.es emailean

Araba etorbidea 3 – 1A / 200500 Arrasate (Gipuzkoa)
Bulego ordutegia: 08:00 – 20:00

 

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE